Alberto Ladron Aranak 'Itzalak bizi diren lurraldea' liburua aurkeztu dau
2015-05-20 11:38 KultureaAbentura nobelea da Itzalak bizi diren lurraldea (Elkar), fantasiazko mundu batean girotutakoa. Alberto Ladron Aranak kaleratu barri dauen liburua Taupadak bildumean argitaratu da, 13 urtetik gorako irakurleen atalean.
Abentura nobelea da Itzalak bizi diren lurraldea (Elkar), fantasiazko mundu batean girotutakoa. Alberto Ladron Aranak kaleratu barri dauen liburua Taupadak bildumean argitaratu da, 13 urtetik gorako irakurleen atalean.
Inperioaren mugetan, Arkania urrunean, matxinada-hotsak entzuten dira. Ganera, aspaldi galarazotako magiaren berbizteaz berba egiten dabil jentea. Esku gogorrez erantzun nahi dabe armadako buruek, eta horretarako erabiliko ditue euren zerbitzu sekretuak. Orduan, gazte bildurti bat, agure jakintsu bat eta matxino ausart bat bidaia harrigarria hasiko dabe, eta bidean ezpatak, gazteluak eta izaki miragarriak topauko ditue. Itzalak bizi diren lurraldea liburuaren abiapuntua da hori.
Abentura klasiko bat dala esan eban egileak aurkezpenean, eta onartu eban Tolkinen lanen eragina be igarten dala. Bildurrezko nobelen eta suspensearen osogaiak gehitu deutsoz istorioari.
Alberto Ladron Arana (Iruñea, 1967) misteriozko eleberriak idatzi ditu, besteak beste, Xake mate, Eguzki beltzaren sekretua, Arotzaren eskuak, Ahaztuen mendekua, Zer barkaturik ez, Piztiaren begiak eta Harrian mezua.
Erantzunak
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!
Irakurri dudan libururik politena! Abentura zoragarria, zoragarria!