Txina Asiako hego-ekialdea menperatu guran (eta III)

Zigor Aldama 2014-06-30 15:18   Bidaide

Laosen jazotakoa Asiako hego-ekialdeko beste leku batzuetan be antzera da, batez be gobernu autoritarioak eta demokrazia ahulak dituen herrialdeetan. Halanda ze, Txinaren lehengai goseak Borneo, Indonesia eta Myammarreko birika naturalak agortzen ditu, eta osatu ezin diran zauriak ixten ditu bertako ekosistemetan.

Global Times egunkari ofizialista txinatarrak, halako zintzotasun momentu batean, Txinaren zabalkunde estrategiagaz harrituta agiri zan 2013ko urtarrilean argitaratutako Laos lanpostuak eta bere kulturea galtzekotan, txinatarren eraginez izenburuko artikuluan. Egunkariak onartu egiten dau enpresa txinatarrek lortzen dituen konzesino asko erespide barik emoten dituela politikariek, mesedeak ordaintzeko. Eta arazoa ez ei da urruneko landa guneetakoa bakarrik.

Txinaren tentakulu luzeak uriburuan bertan be, Vientianen, igarten dira. Maoren herrialdeko erailkuntza etxeek mila miloe euro baino gehiago inbertidu ditue Vientianen, apartamentu, hotel eta merkatalguneak promozionetako. Dan-danak Txinako eraikuntzen bardinak dira, Txinaren ezaugarri dan arkitektura gatzbakoren erakusgarri. Uriburuko arkitektura kolonialeko adibide onenak bota egingo ditue, eraikin interesbakoak egiteko, autortzen dau artikuluaren egileak. Eta arazoa larriagoa da kasu askotan enpresa txinatarrek behargin txinatarrak kontratetan ditue eta, nahiz eta Laosekoak diran lana behar dabenak.

Hau danau argi ikusten da 13 kaminotik mobiduten dan merkantzia kontroletan dauen logistika enpresan. Behargin gehienak txinatarrak dira, eta esklaboen antzera bizi dira. Ohol zatiekaz egindako txabola txikietan bizi dira, pilotuta, eta euren ume biluziak ez doaz eskolara. Pasaporteak kendu deutsiezela dinoe batzuk, holan ezin dabe inora joan eta. Lan gogorra agindu euskuen soldata on baten truke, horregaitik etorri ginan. Lehenengoa badaukagu, baina bigarrena, ez, azaltzen dau Wangek. Geuri kontratetan gaitue, bertokoen aurretik, ez daiten inon jakin hemen mobiduten diran gauza asko legez kanpokoak dirala dino, langileburua kazetari honi mehatxuka etorri orduko.

Izan be, inbertitzaile txinatarrak eta inguruko herrialdetakoak alderatzen diranean, danek kritika bera egiten dabe: txinatarrak auroritarioak eta errespetubakoak dira. Dirua eta oparotasuna dakarrela dinoe, baina eurekaz lehen ezagutzen ez genduzan gatxak ailegau ziran, dino VangHouphangek. Bere inguruan, buru dan herrixkako biztanlek baietz dinoe buruagaz, eta adibide lez, Boteneko Urrezko Uria ipinten dabe. 2003an abiatu zan proiektua da, Laoseko gobernuak 30 urteko konzesinoa sinatu eban Hong Kongeko enpresa bategaz, Txinako mugan zonalde ekonomiko berezia eregiteko. Inguruko herritarrei banatutako publizidadearen arabera, askatasun eta oparotasun paradisua izango zan.

Ez eutsien kontau, baina, Eurovegasen antzekoa egiteko asmoa eukenik: 1.640 hektarea dituan herria, entretenimentu zikinenerako eginda. 100 miloe euro baino gehiagoko inbersinoak ipini zituan martxan hondeagailuak; hotel erraldoiak eregi zituen eta apartementu piloa, behean denda ugari zabaltzeko leku nahikoagaz. Baina toki horren erakargarritasuna milaka txinatar erakarten dituen kasinoetan ostenduta egoan, eta urte osoan ganezka egozan putetxeetan, eta legea ez betetearen zigor ezean.

Handik gitxira Botenetik bildurra emoteko moduko istorioak heldu ziran: blackjack jokoan diru guztia galdu dabenei herrialdetik urteten ixten ez deutsien mafiosoak, ospa egiten ahalegintzen ziranei gorputz-adarren bat ebagitea, eta errekan agiri ziran gorputzak. Biztanleak kokoteraino egozan, eta gobernu txinatarrak zeozer egin beharra euki eban. Laos bisadua eskatzen hasi zan eta Txinak isunak ipini zituan jokoan dabilzanentzat, azkenean Urrezko Uria zarratu egin eben 2010ean. Orain, Boten guzurrezko uri baten antzekoa da, joko-mahaiak bata bestearen ganean pilatuta dagoz, eta ia amaituta dagozan etxe-orratzak zatika jausten dabilz. 232 logelako hoteleko harrerako mahaia hutsik dago, iragarki bat besterik ez dago, prostitutaren bat gura daben kamioilarientzako telefono-zenbaki bat.

Laosen jazotakoa Asiako hego-ekialdeko beste leku batzuetan be antzera da, batez be gobernu autoritarioak eta demokrazia ahulak dituen herrialdeetan. Halanda ze, Txinaren lehengai goseak Borneo, Indonesia eta Myammarreko birika naturalak agortzen ditu, eta osatu ezin diran zauriak ixten ditu bertako ekosistemetan. Kasinoak Kanbodiara joan dira, Txinak lizitazino garrantzitsuak lortu ditue eta, nahiz eta eregi dituan azpiegituren erabiltzaileek kalidade txarra kritikau. Eta, azkenik, Txinari leporatzen jakon handiuste eta harrotasuna bere auzokoekaz dituan gatazketan. Horrek jarrera ultranazionalistak eragin ditu Japonian, Vietnamen eta Filipinetan. Azkenengo herrialde biek, ganera, Txina salatu gura dabe nazinoarteko erakundeen aurrean. Superpotentzia baten sorrerearen alde iluna da hau.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu