Euskal industria sarea martxan Txinan

Zigor Aldama 2020-04-29 10:40   Bidaide

Txinan dagozan 149 enpresa ez dagoz bolanderak botateko moduan.

Txinan koronabirusak eztanda egin ebanean, Fagor Automation enpreseak 4.000 maskara bialdu zituan Pekinera beharginen seguridadea bermatu eta produkzinoari eusteko: Nork pentsau aste batzuk aurrerago Euskal Herrian beharko genduzanik adierazo dau Asian Fagor-eko zuzendaria dan Iñaki Antoñanzasek. Joan-etorriko kontua da, mundu mailan eragina izan dauena, izan be, Arrasaten egoitzea daun enpresako euskal beharginak dira produkzinoari aurre egin ahal izateko personen arteko distantzia gorde eta babes neurriak zorrotz hartu behar dituenak.

Pozarren gagoz pentsetan genduana baino astebete gehiago zarratu dogulako enpresea; baina oraindino murrizketak dagoz, berbarako beharginek ezin dabe Pekin, Tianjin eta Hebeietik urten eta produkzinoko beharginak kenduta, ganerakoak etxetik dabiz astean behin beharrean azaldu dau Antoñanzasek. Onartu arren Txinan saltzen hastea gogorra izan dala, kaltea txikia izatea espero dau: Lehen hiruhilekoko salmentak igazkoakaz konparauta apur bat beherago dagoz baina eskabideak eta hasi dira eta, era horretara, oraingoz pandemiaren kalteak kontrolpean ditugu.

Zoritxarrez, Antoñanzasek azaldu deuskuna ez da ohikoena. Jarduereari ekin eta enpresa gehienetan ia plantila osoa beharrean dabilen arren, Txinan dagozan 149 enpresa (80 produkzinokoak eta 142 merkataritza eta zerbitzuetakoak) ez dagoz bolanderak botateko moduan. Adituen esanetan, gainbehera ekonomiko larria dator: Hasieran ez egoan jakiterik epidemiak ze gorabehera eta ze eragin izango zituan Txinako enpresa sarean eta pandemiak mundu osoa jo dauela ikusita Txinan kokatutako kanpoko enpresetan eta eskumenekoetan be zer jazoko dan inork be ez daki azaldu dau Mikel Yang-ek, SPRIko nazinoartekotze jarduera eta ekimenen arduradunak.

Jon Peñagarikano, Ningbo urian kokatutako eta eguzki-indarra kudeatzeko tresneriaz arduratzen dan Connect euskal enpresako injineruak adierazo dauenez, arazo barik gabiz beharrean nahiz eta behargin batzuk beranduago hasi, berbarako, martiaren bigarren hamabostaldian ekin geuntson. Produkzinoari ekiteko bageunkan materiala eta dagoeneko ohiko prozesuan normaltasuna da nagusi, ia % 100 gabiz Espainian ditugun bezeroakaz eta geldialdiak ez deuksu kalte larregi egin. Arduratuta gagoz ze epe laburrean ez dogu konponbiderik ikusten. Txinako bezeroakaz ez dogu ezelako arazorik baina horrek ez deusku jaten emoten adierazo dau.

RTS enpresa gipuzkoarreko arduradun Pedro Segoviak be antzeko egoerearen barri emon deusku: Hornitzaileak materiala ekarten hasi dira. Azkarrago edo atzerapen txikiakaz baina ateak zabaldu eta pare bat hile igarota danak dagoz beharrean. Automozinoko enpresak bizi dogun egoerea da eskabide gitxi dagoala. Gu konponketa sarean gabiz eta eskerrak horri baina, halan da be, momentu arraroa bizi dogu, arlo danak dagozalak zain autortu dau Segoviak.

Alarma Egoereak ezarritako konfinamenduak eragindako Mendaron egoitza nagusia dauen enpresearen geldialdia arduratzekoa da, izan be, etxean produkzinoa geldi badago geuk be erritmoa bajatu egin behar dogu azaldu dau Segoviak. Zorionez, Txinako enpresak hasi dira mobiduten, astiro oraindino baina laster hartuko dabela abiadea espero dot. Txinako bezeroek proiektu barriak ditue buruan eta hori sano positiboa da bezero gehiago topetako zehaztu dau.

Larrialdia ukaezina izan arren, abagunea ez da txarra euskal enpresatan. Segoviak beharginak erakartea nabarmendu dau: Alde egin eta bueltau ez diran beharginen kasua dogu; ez da gatxa izan beharginak kontratetea eta arrazoia da inguruko enpresa batzuk zarratu egin dituela ateak. Jarduera ekonomikoak behera egin, enpresak zarratu eta lanbakoak ugaldu egin dira, ez gehiegi baina nabarmena da jentea gitxiago mobiduten dala; laburbatuz: txinatarrek bildur handia daukotse beharra galtzeari eta langileriaren joan-etorriak be gitxiago dira orain.

Antoñanzasek dinoanez, honezkero onartutako gobernuaren laguntzinoek ze eragin izango daben be ikusteko dago. Fagor Automationek zezeiletik bagilera Gizarte Segurantzako kuoten murrizketea eta instalazinoen alogerak merketzea ondo hartu dau: plantilaren salario edo lansari osoa, gitxi gorabehera.

Gestamp-ek hamaika lantegi ditu Txinan, baita Wuhanen be eta epidemiaren eragin kaltegarriei aurre egiteko hartutako neurriak (telenana eta beharreko bidaiak bertan behera ixtea) oso mesedegarriak izan dira. Enpresako arduradunen esanetan, ikasgaia politika arlora eroatea be ez litzateke txarra izango: Normaltasunari eustea ez da erraza ezagutu bako protokolo batzuk zorrotz bete behar diranean. Baina esperientzia baliogarria izango da bihar-etzi produkzinoa indartu eta hazten jarraitzeko; bizi dogun egoera honek erakutsi deusku zaplastadea hartu arren kapaz garela aurrera egiteko adierazo dau Antonio Lópezek, Asiako Gestamp enpresako finantza zuzendariak. Automozinoko multinazionalak egoerea aztertu eta jaubetu da prozesu eta jarduera batzuetan ditu gitxiago erabilta emoitzak bardin antzekoak izan daitekezala.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu