'Euskaltzaindia, ekin eta jarrai', istorioakaz historia egiten da
2009-10-21 15:34 KultureaEuskaltzaindiaren 90. urteurrenaren harian, Joan Mari Torrealdai (Foru, 1942) euskaltzainak eta Imanol Murua (Zarautz, 1966) kazetariak erakundearen ganeko ikuspegi orokorra eskaintzen dauen 'Euskaltzaindia, ekin eta jarrai' liburua aurkeztu dabe, besteak beste, erakundea zer dan, zer egin dauen orain arte, zertan dabilen orain eta hemendik aurrera egin asmo dituanak azaltzeko.
Jabier Muguruzaren hamargarrena: 'Taxirik ez'
2009-10-07 15:09 MusikeaJabier Muguruzaren izaera dotorea, sentibera eta lasaia islatzen dauen hamargarren diskoak, 'Taxirik ez', gaur goizean ikusi dau argia. Testu poetikoak eta doinu zorrotzak konbinetan ditu lan barrian eta 'ikuspuntu barriagaz nator, intimismotik urrundu egin naz eta leihoak zabaldu gura izan dodaz argia ikusi ahal izateko', azaldu dau autoreak.
Mikel Urdangarin: 'kanta batek ez dauka zentzurik norberak egin eta inora ailegetan ez bada'
2009-10-05 12:47 Barriketan'Zubia' diskoa plazaratu barri dau
Gatibuk zuzeneko emonaldia grabauko dau Plateruenan
2009-09-25 15:48 Musikea Zeu, zeu, zeu! kantearen bideoklipa be aurkeztu dabeAurkezpen bikotxa egin dau gaur Gatibuk Bilbon: 'Zeu, Zeu, Zeu!' kantearen bioklipa batetik eta zapatuan, irailak 26, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian eskaini eta grabauko daben kontzertua, bestetik. Ekitaldia 22:00etan izango da eta sarrerak txarteldegian eskura daitekez 10 euroan (aurresalmentan, 8 euroan).
Abenduaren 13an jakingo da Egañari nork kenduko deutson txapela burutik, inork kentzekotan
2009-09-16 15:31 BertsolaritzeaBertsolari Txapelketa Nagusia lau urtean behin antolatzen dan ekimena izanik, eta 2005ean Andoni Egañak txapela buruan jantzi ondoren, aurten, abenduaren 13an, betiko txapeldun nekaezin horrek ala beste batek jantziko dauen jakingo dogu.
Bandak izango dira protagonista 'The Pub Ibiltaria' ekimenaren datozan 13 edizinoetan
2009-09-14 15:40 MusikeaAzken 13 urteotan jasotako 226 kanta batzen dituen errepertorioa 'kontzertu demokratikoak' deritxanak antolatzeko moldatu ditu Oskorrik aurtengo eta hurrengo urteetako Santo Tomas egunetarako. Holan, hemendik aurrerako ziklo barrian ez da grabazinorik egingo, aurreko urteetan grabautako kantak barriro jo baino, lehenengotik hasita, Euskal Herriko Banda eta Musika Eskoletako instumentu guztientzat eginiko partitura erraz eta landuei esker.
Nazinoarteko kaleko musikarien 'Musikale' topaketeak 12 talde ekarriko ditu Bizkaiko lau udalerritara
2009-09-09 15:20 MusikeaLeioako, Basauriko, Erandioko eta Sestaoko kaleak musikaz jantziko dira irailaren 18tik 20ra bitartean ospatuko dan Musikale Nazinoarteko Kaleko Musikarien IX. Topaketeari esker. Portugaleko Desbundixie, Erresuma Batuko Redding Scottish Pipe Band edota bertoko Turukutupa izango dira, besteak beste, parte hartzaileak.
Beñat Bonilla: 'urrun dagozanak, gogoagaz eta nahiagaz, hur egon daitekez'
2009-09-07 12:55 Barriketan'Frieden erfahren-Bakea bidez bide' ekimeneko txirrindularia
Mikel Elgezabal: 'korrika egitea da triatloiaren hiru espezialidadeetan gogorrena'
2009-08-24 10:34 BarriketanTriatleta gernikarra
Joxe Benantzi Bilbao: 'nire ilusinoa beti izan da Mundakako organoa barriztetan laguntzea'
2009-08-10 12:31 BarriketanOrgano-jolea
Unai Zuluaga: 'irakasle euskaldunik ez daukan autoeskoleak be eskaini ahal izango dau zerbitzua euskeraz'
2009-08-03 12:38 BarriketanIgorreko Arratia Autoeskolako irakaslea
Jon Enbeita: 'bakarlariaren irudia aldarrikatu gura dot'
2009-07-06 11:39 Barriketan'Hainbeste, hain gitxi' diskoa plazaratu barri dau
Biok, metal siku eta gordina
2009-07-02 15:43 Musikea'Hamar kantak osotzen dabe lana... edo hamabik'. Diskoaren kredituetan hamar kanta baino ez dagoz, 'hamaikagarrena minutu bateko isilunea da eta, hamahirugarrena, aurtengo Ibilaldiaren kantea, 'Gerizpetik eguzki begire', geuk egindakoa'. Disko honek aurrekoaren bidetik jo dau, metal gordinaren bidetik eta thrash ikutuakaz.
'Guernica' artelanaren zirriborroak ikusgai Bilboko Foru Liburutegian
2009-06-29 15:06 KultureaUrrira bitartean Bizkaiko Foru Liburutegian ikusgai egongo dan 'Guernica, bide eta helmuga' erakusketea inaugurau dau gaur Josune Ariztondo Bizkaiko kultura diputaduak. Pablo Picassok 'Guernica' artelan ezaguna egiteko preparautako zirriborroak batzen ditu erakusketeak, berrogeta bi faksimiletan banatuta. Malagako pintoreak hilebete behar izan eban horma-irudi ezagunaren sortze-prozesu osoa burutzeko.
Korrontzik zabalduko dau eta Adarrotsek zarratu aurtengo Mendebala Jaialdia
2009-06-24 14:54 MusikeaGaragarrilaren 3an eta 4an, Sopuerta Kantauriar itsasoak bustiten dituan lurraldeetako doinuz jantziko da Mendebala Jaialdia ekimenaren 8. edizinoari esker. Korrontzi, Cristina Pato, Aira da Pedra, Aura Kuby, Llan de Cubel, Adarrots eta Skama la Rede taldeen ardurea izango da giroa alaitzea eta artisautza-azokeak ikutu berezia emongo deutso ziteari.
Jon Enbeitak bakarlariaren irudia aldarrikatu gura dau 'Hainbeste, hain gitxi' diskoagaz
2009-06-17 15:31 Musikea'Bakarlariaren irudia goraipatzea, aldarrikatzea da disko honen helburu garrantzitsuena', dino Enbeitak. Halanda be, 'lana polito plazaratzeko, kolaboratzaile-talde batez inguratu naz'. Honako honeek osotu dabe musikari-taldea: Arkaitz Miner, Jesus Aranburu, Itsaso Etxebeste, Ekain Elorza, Jon Enbeita eta Rafa Rueda.
Juanra Madariagak gure izanari errepasoa egin deutso 'Eroriaren logika' poema liburuan
2009-06-11 15:42 Kulturea'Espazio oso luzean idatzitako lana da. Orain dala bost urte ataratako azken liburutik hona, poemak tanttaka etorri jataz; azken batean, erorketa txikiak izan dira guztiak'. Denpora luze horretan sortutako poemak oso autonomoak, indibidualak izan dirala zehaztu dau autoreak, 'baina lana bateratzen hasi nazanean konturatu naz danak doazela bide beretik'.
Asier Muniategi: 'irakurzaletasuna sustatzeko kanpaina gehiago egin beharko litzatekez'
2009-06-08 12:38 BarriketanEuskal liburu azoken koordinatzailea
BFAk 7 miloe euro inguru erabiliko ditu aurten euskerea sustatzeko, zabaltzeko eta normalizetako
2009-05-28 15:12 Euskerea berbagaiBizkaiko Foru Aldundiko Kultura diputadu Josune Ariztondok eta Euskera Sustatzeko zuzendari Miren Dobaranek Euskerea Sustatzeko Zuzendaritzearen laguntzak emoteko bost deialdiak arautzen dituen dekretuen azken ebazpenak aurkeztu ditue gaur.
Marimototsen mozorrorik ba daukazue 4 ureteko ume batentzat?
»» Ana Arguinzona: 'dendan salgai dagozan ...