Logoa

Komunitatea

Zer da komunitatea?

Bizkaie.biz erabilten dogun guztion taldea, kide eta erabiltzailez osotua.


Zeintzuk dira kideak? Zeintzuk erabiltzaileak?

  • Erabiltzaileak. Izena emoten badozu eta ezizen bat edo jarri (nineu, jeronimo... edo antzeko beste bat), albisteetan erantzuteko aukerea-eta izango dozu. Zure erantzun guztien historiko bat osotzen be joango zara. Baina, guk ez dakigu nor zaren eta, beraz, bestelako edukirik gehitzeko aukerarik ez dozu izango.

  • Kideak Kideak dira izen-abizena daben erabiltzaileak, anonimoak ez diran taldeak... Benetako 'arpegiak'. Horreek, argazkiak, artikuluak, iruzkinak eta bestelako edukia gehitzeko aukerea izango dabe.


Zer egin kide egiteko eta edukia gehitzeko?

Bi modu zehaztu doguz erabiltzaile bat 'benetakoa' dala ziurtatzeko:

  • Sare sozial bidez. Sortu zure erabiltzaile perfila eta, ondoren, lotu kontu hori sare sozial bategaz (facebook edo twitterregaz, momentuz). Sare sozial horreetan kontua badozu, automatikoki agertuko zara 'kide' modura sare horretan dozuzan datuakaz (argazki eta izen-abizenakaz).

  • Kide izaera eskatuta. Bete zure izen-abizenak eta biografia atala eta igon zure argazki bat. Ondoren, zure perfilean eskatu Bizkaieri kide izaerea. Kudeatzaile batek konprobauko dau benetako datuak emon dozuzala eta onartuko deutsu eskaerea.