Martxan dira UEUren Baionako udako ikastaroak

Bizkaie! 2011-07-05 14:41   jardunaldiak

Baionak txandea hartuko deutso Eibarreri, izan be hasita dagoz UEUko 39. udako ikastaroak Baionako IUT Unibersidadean. Udako ikastaroak murgildu lemapean, hilaren 6ra arte zazpi ikastaro eskainiko ditue. Ikastaroen harira, saio osagarria atondu dabe, Zer behar du Iparraldek Hegoaldetik? izenburukoa, 17:00etan.

Abian da lehenengo aldiz UPV/EHUren Udako I. Campus Zientifikoa

Bizkaie! 2011-07-05 12:01   jardunaldiak

Danetara 60 ikaslek hartuko dabe parte UPV/EHUk Udako I. Campus Zientifikoan garagarrilean, Zientzia eta Teknologia Fakultadean, Leioan. Ekimena Espainiako Hezkuntza Ministerioaren eta Zientzia eta Barrikuntza Ministerioarena da, eta DBHko 4. mailako eta Batxilergoko 1. mailako ikasleengan zientziarako interesa biztea dau helburu.

Gerra Zibila eta memoria historikoa literaturan aztertuko ditue garagarrilaren 13an, Donostian

Bizkaie! 2011-06-29 14:26   jardunaldiak

Gerra Zibila eta memoria historikoa Iberiar Penintsulako literaturan mintegia aurkeztu dabe Eusko Ikaskuntzak eta Etxepare Euskal Institutuak. Alkarlanean atondu dabe ikastaroa, eta garagarrilaren 13an egingo da, Donostiako Bakearen Giza Eskubideen Etxean.

Umorez blai egongo da Bilbo irailean eta urrian, Bilboko Barrea jaialdian

Dabi Piedra Robledo 2011-06-28 15:53   jardunaldiak

Igazko arrakasteari eutsi nahian, bigarren urtez egingo dabe umoredun literaturea eta artearen astea Bizkaiko uriburuan, irailaren 28tik urriaren 2ra. Egitarauaren barri emon dabe prentsaurrekoan, eta iragarri dabenez, Juan Carlos Eguillor marrazkigile hilbarriak leku berezia eukiko dau. Ganera, Bilboko Barrea Saria Francisco Ibañezi emongo deutsie.

Euskal literaturearen irakurzaletasunari buruzko jardunaldiak Bilbon bagilaren 30ean eta garagarrilaren 1ean

Bizkaie! 2011-06-28 15:01   jardunaldiak

Fito Rodriguez EHUko irakasleak koordinauta, hizlarien artean izango dira Ander Iturriotz, Iratxe Retolaza, Ur Apalategi, Arrate Egaña eta Patxi Salaberri.

Kirmen Uribe Kolonbiara konbidau dabe

Bizkaie! 2011-06-28 14:21   jardunaldiak

Kirmen Uribe Euskal idazlea XXI. Medellingo Nazinoarteko Poesia Jaialdira konbidatua izan da. Aurtengo edizinoa garagarrilaren 2tik 10era izango da. Idazle ondarroarrak lau irakurraldi egingo ditu Medellinen bertan eta Bogotan munduko beste olerkari batzuekaz batera.

Abian dira UEUko 39. Udako Ikastaroak Eibarren, 'Udako ikastaroak murgildu' lemapean

Bizkaie! 2011-06-27 12:29   jardunaldiak

Gaur hasi dira UEUko 39. udako ikastaroak Eibarko Markeskoa Jauregian, Udako ikastaroak murgildu lemapean. Bagilaren 27tik garagarrilaren 22ra bitartean, hogeita hamabost ikastaro eskainio ditue Eibarreko ikastetxe nagusian, Baionako IUT unibersidadean eta Iruñeako Jaso ikastolan.

Muga matematikoak dituan literatura oulipoarrari eta Sofia Kovalevskaya matematikariari buruzko jardunaldiak Bilbon

Bizkaie! 2011-06-21 15:32   jardunaldiak

Bidebarrieta Kulturguneak dibulgazino zientifikoko bi jardunaldi jasoko ditu eguenean eta barikuan, biak matematikak ardatz hartuta, baina ikuspegi desbardinetatik.

Maria Muñoz jantzaria eta Tamzin Townsend antzerkigilea, BizBAK udako ikastaroen hasieran

Bizkaie! 2011-06-21 10:54   jardunaldiak

Dantza Garaikidea eta Eskualdatzeak III. Eszenaratzea zalantzan: antzerkia, zinea eta telebista ikastaroek hasiko dabe bagilaren 21ean, Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BizBAK) udako ikastaroen hamabigarren edizinoa. Unibersidadeko arduradunek jakinarazo dabenez, aurtengo programeak 32 ikastaro eskainiko ditu, inozkorik gehien.

Maria Dueñas eta Lorenzo Silva idazleek emongo deutsie amaierea 'Eztabaidak Literatureagaz' programeari

Bizkaie! 2011-06-10 15:00   jardunaldiak

Bagilaren 14an, uda aurreko azken hitzorduan, konbidautako idazleek zenbait gai landuko ditue, personaia bat zelan sortzen dan eta zelan eboluzionetan dauen; zer sortzen dan lehenago, personaia ala istorioa; zer dan gatxagoa, bigarren mailako personaia ala protagonistea sortzea; edo egilearen zenbat islatzen dan bere kontakizunetako protagonistetan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Ramon Saizarbitoriaren 'Hamaika pauso' liburuaren irakurraldi publikoa egingo dabe hilaren 16an Bilbon

Dabi Piedra Robledo 2011-06-09 15:43   jardunaldiak

IV. Klasikoen Irakurraldia izango da aurtengoa eta, lehenengo aldiz, bizirik dagoan autore baten obrea aukeratu dabe. Pedro Alberdi Bilbo Zaharra euskaltegiko zuzendariak aitatu dauenez, bizirik dagoan idazle bat aukeratzeko momentua zala pentsau dogu eta ikusi dogu Ramon Saizarbitoria egokia dala, bere obrea klasikotzat jo geinkelako eta bere liburuakaz maiteminduta gagozalako.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Makina bat ekitaldi antolatu ditue Berrizeko Kulturen Arteko Jaian

Bizkaie! 2011-06-08 13:15   jardunaldiak

Kultura Arteko Jaia egingo dabe Berrizen, domekan, bagilaren 12an. Jaia Learreta Markina ikastetxean egingo da, 12:00etatik aurrera. Aurtengoa seigarren edizinoa da.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Juan Kruz Igerabidek Jorge Oteizaren 'Mirador, mirando' eskulturea aukeratu dau Arterako Hitzak programarako

Bizkaie! 2011-06-08 11:57   jardunaldiak

Arterako Hitzak programea literaturea eta artea buztartzen saiatzen da euskerazko eta gaztelaniazko idazleen bitartez. Kirmen Uribe, Toti Martinez de Lezea, Espiro Freide, Ángeles Caso edo Manuel Rivas idazleek adibidez, Artium Bildumako lan bat aukeratu dabe eta bakotxak bere istorioa kontau dau.

Julian de Ajuriaguerra omentzeko jardunaldiak haren jaiotzearen mendeurrenean

Bizkaie! 2011-06-03 15:48   jardunaldiak

Julian de Ajuriaguerrari omenaldia Jardunaldiak. 1911-2011 Bere jaiotzaren mendeurrena. Bere pentsamentuaren gaurkotasuna: gaixoa bere osotasunean omenaldi jardunaldiak bagilaren 10ean eta 11n izango dira Bilbon, BBK Kultur Gelan eta Baionan, IUT—Château Neuf-en.

'Murgildu' lemapean, UEUk udako ikastaroen eskaintzea aurkeztu dau

Bizkaie! 2011-06-03 11:59   jardunaldiak

Udako Euskal Unibertsitateak (UEU) Udako Ikastaroen 39. ikastaldia aurkeztu dau. Aurten, Murgildu lemapean, bagilaren 27tik garagarrilaren 22ra bitartean egingo dira ikastaroak; danetara, 35 izango dira, Eibarren, Baionan eta Iruñean.

Aurten, eskaintza barritzaile eta zabalago bategaz datoz Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura ikastaroak

Bizkaie! 2011-06-01 17:38   jardunaldiak

Ikastaro gehienak bagilaren 21etik garagarrilaren 28ra izango dira, baina, barritasun legez, edizino hau udagoienera arte luzatuko da, hiru ikastaro egingo baitira irailean eta beste bat zemendiaren amaieran eta abenduaren hasieran

Aurten, eskaintza barritzaile eta zabalago bategaz datoz udako ikastaro honeek, eduki artistiko eta kulturaletatik inoiz baino hurrago. Danetara, kulturaren genero desberdinak -zinema, jantzea, antzerkia, literaturea, arte plastikoak edo musikea- eta baita gizartearenak be -pedagogia, komunikabideak, museologia, ekonomia eta kirola- jorratzeko 33 ikastaro izango dira.

'Kulturaz Blai' programeak zenbait jarduera eroango ditu bihartik aurrera Basurtu – Zorrotza barrutira

Bizkaie! 2011-06-01 15:14   jardunaldiak

Egitaraua bagilaren 25era arte luzatuko da, eta mota guztietako ikus-entzuleei zuzendutako jarduerak jasoko ditu, kaleko musika banden emonaldiak, kaleko antzerkia, zirkua, kontzertuak, erromeria herrikoiak eta arte eta musika tailerrak, besteak beste.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Autoeditatuen bigarren topaketea Bilboko Alondigan

Bizkaie! 2011-06-01 13:00   jardunaldiak

Bagilaren 4an, Bilboko Alondigan, Autoeditatuak topaketa honetan, joera grafiko barriak, komikiaren bersinorik libreenak eta komiki digitalaren erakustaldi bat alkartuko dira.

13 artistak 25 egitasmo aurkeztu ditue Bilbo Zaharreko merkataritza lokalak graffitiz apaintzeko

Bizkaie! 2011-05-26 15:01   jardunaldiak

Epaimahaiak Sebastián Velascoren, Nuria Serranoren eta Alfonso Álvarezen zirriborroak aukeratu ditu, eta Alain Astolak aitamen berezia jaso dau.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Nafarroako IV. batBIRAlau kultur zirkuitua, Topagunearen eskutik

Bizkaie! 2011-05-19 11:54   jardunaldiak

Nafarroan kalidade handiko euskerazko kultur programazino koordinatua egiteko proposamena da batBIRAlau, aurten laugarrenez gauzatzen dana. Helburu nagusia Nafarroako herri eta eskualdeetako kultur dinamikea indartzea eta aberastea da, ikusleen bizi kalidadea hobetuz.