Hezkuntza Plataformen Topaguneak eta 'Hik Hasi' aldizkariak hezkuntza proiektuei buruzko berbaldiak emongo ditue
2015-01-22 09:59 jardunaldiakAramaion hasiko dabe gaur, hilak 22, hezkuntza proiektuen ganeko berbaldien birea Hezkuntza Plataformen Topaguneak eta Hik Hasi agerkariak. Ekimenaren helburua Euskal Herrian dagozan egitasmoak saretu eta harremanetan ipintea da. Gaurko hitzordua Aramaioko Kultur Etxean izango da, 18:30ean.
Guggenheim museoak arte garaikideari buruzko zikloa antolatuko dau zezeilean Sopelan
2015-01-21 13:19 jardunaldiakLehenengo berbaldian Solomon Guggenheim Fundazinoaren sorrerea eta bildumak izango ditue berbagai, zezeilaren 4an, 19:00etan. Horrezaz gan, beste berbaldi bat eta tailer bi eskainiko ditu Guggenheimek arte garaikidearen ganean. Saio guztiak debalde izango dira.
'Cola! Poster Week' kartelaren asteak berbaldiak, erakusketak eta tailerrak antolatuko ditu asteon
2015-01-19 17:19 jardunaldiakMartitzenean, hilaren 20an, hasiko da Cola! Poster Week kartelaren astea, EHUko Arte Eder Fakultadeak antolatuta. Urtarrilaren 30era bitartean, berbaldiak, erakusketak, tailerrak eta dokumentalen proiekzinoak atonduko ditue. Jarduera praktiko eta teorikoak eskainiko ditue, kartela ideen transmisore izateaz aparte, jarduera artistikoa jorratzeko euskarria be badala erakusteko
Eleberri baltza izango dabe berbagai Víctor del Árbolek eta Carlos Zanónek datorren martitzenean Bilbon
2015-01-19 11:44 jardunaldiakUrteko lehenengo hitzordu honetarako, Eztabaidak literatureagaz ekimenak emozinoei eta eleberri baltzari buruzko barriketaldia dakar, hainbat thriller egin dituen Víctor del Árbolegaz eta Vázquez Montalbánen berezko oinordekotzat hartzen dan Carlos Zanónegaz.
BilbaoEszenak 'Komunikazinoaren arlorako lehen laguntzak' ikastaroan izena emoteko epea zabaldu dau
2015-01-12 16:49 jardunaldiakGuillermo Royo eta Naia Muñoz irakasleek komunikazinoa kudeatzeko dagozan tresnak eta hartzaile bakotxarentzako (ikus-entzuleak, komunikabideak, banaketea eta abar) bide egokienak azalduko ditue. Era berean, dagozan baliabide posible guztiak aztertuko dira, klasikoenak eta azken baliabide digitalak.
Bermeoko Irakurle Txokoa Markinara joango da urtarrilaren 17an, Bizenta Mogelen txokoak ezagutzera
2015-01-09 09:57 jardunaldiakBermeoko Irakurle Txokoak ekimen berezi bat egingo dau urtarrilaren 17an, goizeko 10:30ean Markinara joango baita, Bizenta Mogel euskeraz idatzi eban lehenengo emakumearen txokoak ezagutzera. Kontuak kontu, 1782an jaiotako Bizenta Mogelen ekarpenak ezagutzeko aukerea izango dabe ekimenean parte hartzen dabenek, Yolanda Arrieta idazlearen gidaritzapean.
'Enclaves de Unamuno' dokumentalak emongo deutso amaierea idazlearen jaiotzearen 100. urteurreneko egitarauari
2014-12-19 10:55 jardunaldiakAurten, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak jarduera egitarau zabala jarri dau martxan 1864ko irailaren 29an, Miguel de Unamuno Bilbon jaio zaneko 150. urteurrena ospatzeko. Programazino bereziari bariku honetan, abenduaren 19an, emongo jako amaierea, Bidebarrietako Liburutegian Enclaves de Unamuno dokumentala eskainiz.
Egitarau potoloa II. Tracking Bilbao jardunaldien aurkezpenean
2014-12-17 13:58 jardunaldiak2014ko abenduaren 19an, 2015eko Tracking Bilbao jardunaldien aurrerapen legez, ekintza multzoa gauzatuko da aro digitalaren diziplina anitzeko kulturearen inguruan. Caosticak antolatuko dau ekitaldia Borja Crespogaz alkarlanean.
Arte sorkuntzea prekarioan gaia aztergai EHUko Arte Ederretako Akme jardunaldietan
2014-12-15 17:35 jardunaldiakEHUko Arte Ederren Fakultadeak Akme jardunaldien seigarren edizinoa egingo dau martitzenetik eguenera bitartean, Gradu Aretoan (Leioako campusa), No cost. Edizino eskasa da izenburupean. Proiektu artistikoak krisi garaian aurrekontu txikiakaz eta orain prekariedadean egitera behartuta dagozan artistak izango dira jardunaldietan ardatz eta protagonista.
UEUk 150 ikerlari batuko ditu IkerGazte biltzarrean
2014-12-11 13:40 jardunaldiakUdako Euskal Unibersidadeak IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskeraz biltzarra aurkeztu dau. Proiektuaren helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna nabarmendu, euren arteko ezagutza sustatu eta euskerazko zientzia produkzinoa zabaltzea da. 150 ikerlari batzeko asmoa daukie Durangoko Landako gunean, 2015eko maiatzaren 13, 14 eta 15ean. Ekarpenak bialtzeko epea zabalik dago.
VI. Arkeologia Topaketak egingo ditue Bilbon asteon
2014-11-25 10:45 jardunaldiakBilboko Arkeologia Museoak arkeologia topaketen edizino barria hartuko dau egunotan, zemendiaren 25etik abenduaren 3ra bitartean. Arkeologiaren arloan aurkeztu diran edo laster aurkeztekoak diran tesiak aurkeztuko diea. Bost berbaldi programau ditue. Lehenengo saioan, Jose Angel Lekandak Vasconia: desde el otro lado de la frontera (siglos V-VII) berbaldia eskainiko dau.
'Kultur Gabonak' ekimenak 130 jarduera baino gehiago dakarz Bilbora
2014-11-24 14:11 jardunaldiakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak programazino zabala atondu dau Kultur Gabonak ekimenaren barruan. Danetara, ikus-entzule guztiei zuzendutako 135 ikuskizun eta jarduera baino gehiago izango dira, uriko barruti guztietan. Aste honetan bertan hasiko dira.
Xenpelar Dokumentazino Jardunaldien lehenengo edizinoa, zemendiaren 20an eta 27an
2014-11-20 10:25 jardunaldiakEuskal Herrian zehar sortutako dokumentazino gaiei buruzko gogoetak bultzatu eta plazaratzeko asmoz antolatu ditue jardunaldiok. Urtero izateko amesagaz sortu dira, eta lehenengo edizino honetan euskal antzerkiaren dokumentazino beharrak izango ditue berbagai zemendiaren 20an eta 27an.
Adierazpen askatasuna, memoria historikoa eta kultur aniztasuna berbagai Bilbon
2014-11-18 14:42 jardunaldiakEHUko Zuzenbide Fakultadeko Bizkaiko ataleko Administrazino Zuzenbidea Sailak Adierazpen askatasuna, memoria historikoa eta kultur aniztasuna jardunaldiak antolatu ditu datorren eguztenerako eta eguenerako, zemendiaren 19 eta 20rako, Bizkaia Aretoan, Bilbon. Topaketa hori Cartooning for Peace erakusketeagaz batera egingo da eta Paueko Unibersidadeko eta EHUko irakasleek parte hartuko dabe.
'Emakumeek zientzia egiten dute' zikloak Emmy Noether, Felisa Martin Bravo, Dorotea Barnes edo Linda Buck izango ditu protagonista
2014-11-04 17:09 jardunaldiakZemendiaren 5ean abiatuko da aurtengo Emakumeek zientzia egiten dute berbaldi-zikloa, Bilboko Bidebarrieta liburutegian. Geologian lizentziaduna eta EHUko Irakasle eta Gizarte Hezkuntza eskolako irakasle Lola Fernandezek Emakume eta harriei buruz. Diamonds are a girl´s best friend? berbaldia emongo dau, 19:30etik aurrera.
Alex Txikon, Juanjo San Sebastian edota Ferran Latorre, Arrigorriagako Mendi Astean
2014-10-27 17:36 jardunaldiakUrriarean 28an hasiko da Padura Mendi taldeak eta Arrigorriagako Udalak antolatutako Mendi Astea 2014. Ferran Latorre mendizale katalana izango da lehenengo hizlaria. Hatxean eta izotzean egindako eskaladak izango ditu berbagai 20:00etatik aurrera, Lonbo aretoan.
Udal Liburutegi Sareak Liburutegien Nazinoarteko Eguna ospatuko dau barikuan
2014-10-23 17:43 jardunaldiakBilboko Udal Liburutegi Sareak makinatxu bat jarduera antolatu ditu, datorren barikuan, urriaren 24an, ospatuko dan Liburutegien Nazinoarteko Eguna dala eta. Jardunaldi horrek bi helburu ditu: alde batetik, herritar guztiei jakinarazotea badagoala ezagutza eta informazinoa eskuratzeko hurreko zerbitzu publikoa eta, beste alde batetik, zerbitzu horren erabilerea sustatzea.
Rafael Santandreu eta Javier Iriondo aurrez aurre 'Eztabaidak Literatureagaz' ekimenean
2014-10-07 11:07 jardunaldiakJentaurreko barriketaldien bitartez literaturara hurreratzeko helburua dauen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren Eztabaidak Literatureagaz ekimenak, Javier Iriondo idazle, coach eta kirolariaren eta Rafael Santandreu psikologoaren arteko topaketea aurkeztuko dau gaur, urriak7. Bertan, konbidatu biek literaturearen eta emozinoen ganean berba egingo dabe.
Urria poesiaz beteta dator Bilbora
2014-10-06 15:39 jardunaldiakBilbaoPoesia literatur jaialdiaren 15. edizinoan, sekula baino ekitaldi gehiago programau ditue. Hilaren 11tik 25era, besteak beste, Gabriel Arestiren jaiotzearen urteurrenean, errezitaldi berezia antolatu dabe eta, aurten, ganera, Harri eta Herri liburua argitaratu zaneko 50. urteurrena gogoan izango dabe.
III. KULTURalde ekimenak musikea, antzerkia eta poesia ekarriko ditu Errekaldeko Udaltegira
2014-10-01 14:26 jardunaldiakBilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Errekaldeko Udaltegian egingo dan KULTURalde programea inaugurauko dau bihar, urriaren 2an. Musikea, antzerkia, poesia eta bertsolaritzea izango dira ikus-entzule guztientzat zabalik egongo dan eta hileko eguen guztietan —eta urriaren 17an, barikuan— arratsaldeko 19:30etik aurrera formea hartuko dauen ekimenaren protagonistak.