WOPeak proiektuaren hurrengo helburua Gasherbrum mendiak izango dira

Dabi Piedra 2016-06-06 11:53   Kulturea

Mendizaletasunaren bidez gaixotasun arraroak ikertzeko babesa batzeko proiektua, WOPeak, zortzigarren etapara heldu da: Alberto Iñurrrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza Gasherbrum mendi-moltsora joango dira, hango zortzimilakoren bat, edo batzuk, igoteko asmoz. Jon Herranz kameralaria be espedizinoan izango da.

Eguraldi txarrari aurre eginda, Chamlang tontorrera heldu dira WOPeak espedizinokoak

Bizkaie! 2015-10-19 13:07

Nepal aldean dabilz Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza, Chamlang 2015 espedizinoan, WOPeak proiektuaren barruan. Chamlang (7.319 m) mendiko tontorrera heldu dira, baina eguraldiak ez dau askorik lagundu eta berehala beherantz egin behar izan dabe. Vivac eran pasau beharko dabe gaua, 6.600 metroan.

»» Ikusi argazki guztiak (2)

III. Estropatadea Bilboko itsasadarrera bueltauko da garagarrilaren 5ean

Bizkaie! 2015-06-23 17:42

III. Estropatada, Walk On Projecten aldeko jaialdiak lortutako dirua neuroendekapenezko gaixotasunen ikerketak egiteko erabiliko da. Gainera, egun osoan zehar edade guztietako personei zuzendutako jarduerak antolatu ditue: magia, The Groovies taldearen kontzertua, zumba, giza mahai-futbola, ohe elastikoak, joko tradizionalak...

»» Ikusi argazki guztiak (4)

WOPeak ekimenak Paiju Peak, Jannu eta Cho Oyu mendietara eroango ditu IƱurrategi, Zabalza eta Vallejo

Bizkaie! 2014-06-17 18:36

Mendia, jarduera alpinoa, izan ziran WOP Fundazinoaren lehenengo pausuen abiapuntua, 2010ean. Eta mugarriz mugarri, beste erronka bati ekitekotan dabilz. Gaur aurkeztu dabe Bilbon WOPeak egitasmoa, Alberto Iñurrategi, Juan Vallejo eta Mikel Zabalza mendizaleak Paiju Peak, Jannu eta Cho Oyu mendi ezagunetara eroango dituan ekimena

WOP 2013 jaialdia egun bakarrean egingo da, urriaren 11n

Bizkaie! 2013-09-20 14:00   Musikea

The Walk On Project Fundazinoak antolatzen dauen WOP 2013 jaialdiaren behin betiko kartela jakinarazo dau. Egun bakarrean egingo dira kontzertuak urriaren 11n, eta La Casillan barik, Santana 27 aretoan egingo da aurten. North Mississippi Allstars, Lisa & The Lips, Capsula, Lightning Malcom, Sonic Trash eta WOP Band taldeek osotuko dabe egitaraua.

WOP jaialdiak North Mississippi Allstars, Lisa and The Lips, Capsula eta Sex Museum batuko ditu urrian Bilbon

Bizkaie! 2013-07-24 18:32   Musikea

The Walk On Project mobimentuak antolatzen dauen III. Wop jaialdia egingo dau urriaren 11n eta 12an Bilboko La Casilla pabilioian, eta dagoeneko iragarri ditu parte hartuko daben lehen taldeak: North Mississippi Allstars eta Lisa & The Lips estadubatuarrak, Capsula argentinar-bilbotarrak, Sex Museum madrildarrak, Money For Rope australiarrak eta Zodiacs eta Sonic Trash bizkaitarrak.