Su Ta Gar EHZ Jaialdian izango da

Bizkaie! 2024-04-03 12:09   Musikea

Hiru egunetako bonuak salgai dagoz hemen.

Euskal Herria Zuzenean Jaialdia bagilaren 28tik 30era izango da. Aurreko edizinoetan Arrosan, Idauze-Mendin, Heletan, Lekornen eta Irrisarrin egin dan jaialdia, aurten, lehenengo aldiz Arberatzen izango da.

Orain dala hilabete gitxi, kartelaren lehen iragarpena egin eben; Belako, Nakar, Vinven Garcia, Benizze, Lysistrata eta Eesah Yasuke taldeak hain zuzen be.

Oraingoan, kartelaren beste aurrerapen bat emon dabe; Su Ta Gar, Süne, Rüdiger, Auhen, Pelax, Old School Funky Family, Janus Lester eta Octopussy. Maiatzaren 6an jakinarazoko dabe kartel osoa.

Dagoeneko salgai dagoz hiru egunetarako bonuak hemen. Hori bai, maiatzaren 5etik aurrera, prezio aldaketa egongo da (60€).

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu