Donostiako 85. Musika Hamabostaldiak programazinoaren aurrerapena aurkeztu dau

Bizkaie! 2024-03-25 09:31   Musikea

Abuztuaren 1etik 30era bitartean izango da.

Donostiako 85. Musika Hamabostaldiak publiko guztientzako musikea eta jantzak uriko areto, kultur gune eta beste leku batzuetara eroateko konpromisoa berrargitaratuko dau, baita Gipuzkoa, Araba, Nafarroa eta Lapurdiko beste herri batzuetara be.

Guztira, 70 hitzordu baino gehiago izango dira, katalogo zabal bat, bakotxak bere Hamabostaldia diseinau  daian. Aurtengo kartelaren egilea Jose Zugasti artistea da.

Urtero lez, ohiko kontzertu zikloetan izango da jaialdia: Kursaal Auditorioa, Victoria Eugenia Antzokia, Ganbera, Antzinakoa, Garaikidea, Interprete Gazteak, Tabakalera Jantzan eta Musikea Aitzaki.

Horreezaz gan, aurten, Organo Erromantikoaren Nazinoarteko Ikastaroaren 40. edizinoa ospatuko dabe.

Programazinoa

  • Kursaal Auditorioko zikloaren ezaugarri nagusia errepertorio handiko obrak dira, musikari ospetsuek interpretautakoak. Horren artean, Riccardo Chailly zuzendaria, Milango Scalako Orkestrea zuzenduko dauena.
  • Musika sinfoniko-koralaren atalean, Shostakovitxen Stepan Razinen exekuzinoa, Beethovenen Missa Solemnis eta Mozarten Requiem obrak eskeiniko dira.
  • Bizeten Carmen operea, Hamabostaldiak sustatutako produkzinoa.
  • Compagnie Käfig frantsesaren eskutik etorriko da jantzea Kursaal Auditoriora: Folia ikuskizunari esker, jantza klasikoa eta kaleko erritmoak buztartzen ditu.
  • Bruce Liu eta Alexandra Dovgan pianistek, Patricia Kopatchinskaja biolinisteak, Sol Gabetta biolontxelisteak eta Mikko Franck eta Jérémie Rhorer zuzendariek debuta egingo dabe jaialdian.
  • Victoria Eugenia Antzokian lau hitzordu izango dira: Úrsula López Flamenko Konpainiaren Titulurik gabeko komedia ikuskizuna, Lorcaren inguruan; Alexandra Dogvan gaztearen piano errezitala; Krystof Haranten Odisea kontzertua, ertaroko musiken bidez Mendebaldetik Ekialderako bidaia, Ramon Barearen narrazinoak lagunduta; eta Egia ala geRuza, ume eta familientzako.

Donostiako Musika Hamabostaldia, ganera, beste ziklo batzuek be osotuko dabe: Antzinako Musika eta Ganberako Musika, biak San Telmo Museoan; Organoa, Musika Garaikidea, Interprete Gazteak, Musika Aitzaki ziklo ibiltaria, Haurren Hamabostaldia eta Tabakalera Jantzan.

Informazino gehiago eta sarrerak hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu