'Garai Honetan' PI L.T. taldearen azkena

Bizkaie! 2024-03-15 11:10   Musikea

1992an Mungian sortutako PI L.T. taldea bueltau da Garai honetan single barriagaz.

Garai honetan zintzotasun ariketea da, 20 urteren buruan batu eta alkarregaz barriro sortzearen emoitzea. Zelan bueltau daiteke sorkuntzara PI L.T. lako talde bat horrenbeste denpora geldirik egonda? Zeri kantau eta zer ekarri geinkio gaur egungo gizarteari?

Lau kideok ibilbide zabala izan dogu alkarregaz sortzeari itxi geuntsanetik eta handia da musikari eta persona moduan batutako bizipenak. Ez gara sasoi haretako gazteak, gurasoak gara, egun, munduko botere guneetan dagozanen belaunaldikoak gara... baina sortu eta gauzak esateko pasinoak bere horretan jarraitzen dau.

Horixe da kantu honek islatzen dauena, soseguaren beharra ondo ulertu bako errubera zoro hau atzetik datozenei azaltzea toketan jakun lemazain atrapau gaituan sasoi honetan.

Betiko esentziari eutsiz eta jatorrizko kideakaz: Rafa, Aitor, Xanpe eta David; taldea 2017an hartutako bidean ibili gura dau. Kontzertu parebako batzuetan batu ziranean, eta barriro Euskal Herriko musikazaleak hunkitu zituenean.

Zuzenekoei jagokenez, apirilaren 20an, Valentzian joko dabe 16 Toneladas ospetsuan, Lullaby eta El Agente Naranja taldeakaz batera:



Zemendiaren 2an, Bermeoko Kafe Antzokia, Hallowen Metal Fest-en eskainiko dabe kontzertua:


Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu