Errobi taldearen 50. urteurren kontzertua

Bizkaie! 2024-03-12 12:29   Musikea

Maiatzaren 4an izango da Euskalduna Bilbao Jauregian. 



Errobi taldea sortu zanetik 50 urte pasau diran honetan, ospakizun kontzertu berezia iragarri dau Mixel Ducau eta Anje Duhalde bikoteak.

Bilboko Rekalde Aretoan eginiko prentsaurrekoan iragarri dabe, Euskal Herriko rock-aren aintzindari izan ziranak barriro taularatuko dirala udabarri honetan, urteurren biribila aprobetxauta, ospakizun berezi bat egiteko.

Euskalduna Bilbao Jauregian izango da hitzordu berezia, maiatzaren 4an, Bizkaiko Foru Aldundiaren babesari esker atondutako kontzertuan. Ateak 18:15etan edegiko ditue eta
kontzertua 19:00retan hasiko da.

Taldeak bere ibilbide osoko abesti ezagunak errepasauko ditu bertan, publikoa kantetan eta jantzan jarriz, ohikoak dituen gitarra eta ahotsez gan, primerako taldekideak oholtzan lagun dituelarik: Txomin Duhalde baterian, Rémi Gachis gitarran eta Iñigo Telletxea baxuan.

Kontzerturako sarrerak gaur bertan, martiak 12, jarriko dira salgai, eguerdiko 12:00etan, www.euskalduna.eus webgunean, 30€ + kudeaketa gastuak prezioan eta lehenago agortuko ez balira, 35 euroan eskuratzeko aukerea izango da egunean bertan Euskaldunako leihatilan.

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu