Esne Beltza, Doctor Deseo eta Zetak, Andre Maria Zuriaren Jaietan

Bizkaie! 2024-03-12 12:20   Musikea

Abuztuaren 3tik 8ra bitartean.

Sonia Díaz de Coercuera (Kultura eta Hezkuntza zinegotzia). | Ikusi handiago | Argazki originala

Foru plazako kontzertuak dira Gasteizko jaietako nortasun-ezaugarrietako bat. Gauero, 00:00etan, Andre Maria Zuriaren jaietan, gunea bete egiten da musikeari esker.

Ondoko artista honeek izango dira abuztuaren 4tik 8ra: Esne Beltza, Nil Moliner, Luz Casal, Doctor Deseo eta Zetak. Boskote horri, ganera, jaien aurreko gauean, LOS40 La Blanca gehituko jake abuztuaren 3ko gaua aprobetxau ahal izateko, izan be, zapatua izango danez, herritarrek gehien estimaduten daben asteetako baten bezpera bihurtuko da.

Beraz, 2024ko Andre Maria Zuriaren jaietan sei kontzertu izango dira Foru Plazan. Halanda ze, ohikoa baino bat gehiago, 2017 eta 2019 urteetan jazo zan moduan.

Aurten, Andre Maria Zuriaren eguna dala eta, jaien bezperak be aparteko garrantzia izango dau. Gasteizek jaietako giroa asteburutik hasita sentidutea nahi dogu eta, ondorioz, Foru plazako programazinora LOS40ren kontzertua gehitu dogu. Ganera, saio horri esker, toki horretako eskaintzea anitzagoa izango da tipologia musikalari eta publikoari jagokenez. Geure helburua beti da atondutako kontzertu guztien artean herritarrek gustoko zerbait topetea eta, aukeraketa horregaz, lortu dogula uste dot, adierazo dau Kultura eta Hezkuntza zinegotzi Sonia Díaz de Corcuerak.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu