'Euskaldunak zinema-aretoetan, bigarren mailako herritarrak'

Bizkaie! 2024-01-23 13:49   Euskerea berbagai

Euskaldunon hizkuntza eskubideen urraketea sistematikoa da.

Agurne Gaubeka Hizkuntz Eskubideen Behatokiko zuzendaria eta Alex Aginagalde Pantailak Euskaraz egitasmoko bozeroailea, gaurko prentsaurrekoan. | Ikusi handiago | Argazki originala

Paul Urkijoren Irati fantasiazko filma izan da 2023an zinemetan euskeraz estreinau dan fikzinoko film bakarra. 2023 osoan zehar ez da euskarazko fikzinoko film gehiago estreinau, euskerazko hainbat dokumental eta umeentzako nazinoarteko pelikula batzuk euskerara bikoiztuta estreinau badira be.

Pantailak Euskaraz euskal ikus-entzunezkoen aldeko ekimenak eta horren partaide dan Zinemak Euskaraz ekimenak 2023an Hego Euskal Herriko zinema komertzialetan egondako estreinaldi kopurua eta eskainitako filmen hizkuntzea aztertu ditu eta datuak gordin eta kezkagarriak dira, izan be, euskerazko jatorrizko bersinoan, euskerara bikoiztuta, edo euskerara azpidatzita eskaini dan estreinaldi kopurua ez da % 2,5era heldu. Gazteleraz edo gaztelerara azpidatzita, berriz, filmen %100 eskaini dira.

Ondokoak dira 2023an Hego Euskal Herriko zinema-aretoetan estreinautako filmak:

Gaztelaniaz (edo gaztelaniaz azpidatzita) estreinau diran filmak: 564.

Euskeraz estreinautakoak: 14.

*Zinema Euskaraz programearen (Eusko Jaurlaritza, Zineuskadi) bitartez euskerara bikoiztuta eskainitako umeentzako filmak.

*Jatorriz elebidunak edo eleanitzak eta aurten estreinau diran beste euskal ekoizpenak (3):

564 estreinalditik, jatorrizko bersinoa euskeraz 4 filmek izan dabe, euskerara bikoiztuta beste 10 eskaini dira, eta elebidunak edo hirueledunak beste 3 izan dira. Beraz, azken honeek kanpoan itxita, estreinaldien % 2,48 izan da euskeraz Hego Euskal Herriko zinema-areto komertzialetan. Honi gehitu behar jako euskerazko filmek izaten daben proiekzino kopurua gaztelaniazkoek dabena baino askoz txikiagoa izaten dala, beraz, proiekzino kopuruari erreparauta, euskerazko eskaintzea txikiagoa da: % 1 baino txikiagoa. Ipar Euskal Herriko egoerea, berriz, askoz okerragoa dala pentsau daiteke, datu zehatzik eskuratu ez dan arren.

Egia da aurten UEMA eta Tinko Euskera alkarteak ZinUEMA proiektu pilotua martxan jarri ebela Ataun, Azpeitia, Etxarri eta Igorre herrietan, 3 hilebetez astero euskerazko eskaintzea bermatzeko eta, beraz, herri horreetako udal areto, kultur etxe, eta zinema geletan euskereak presentzia handiagoa izan dau, udalen menpeko eta euskereagazko sensibilidadea daben beste hainbat areto txikietan bezela. Baina ikerketa honetan Hego Euskal Herriko urietako zinema komertzialetako datuak aztertu dira, ondokoak baitira ikusle gehien dituenak.

Bestalde, ume txikiei zuzendutako euskerazko baliabide gehiago eskaintzen diran arren, edade batetik aurrera aisialdia gaztelaniaz jasotera bideratzen dira eta, beraz, orain hartzen ez diran neurriek hurrengo belaunaldien ohiturak be baldintzatzen ditue. Nekez uler daiteke hizkuntza bi dagozan lurralde batean, herritarrei euskeraz biziteko aukerak holan ukatzea eta ondorioz, herritar guztien oinarrizko eskubideak mugatzea. EAEko 10/1982 Legeak, Euskerearen erabilerea normalizetako oinarrizkoa, bere hirugarren kapituluan (Euskerearen erabilerea hedabideetan) dakar Jaurlaritzeak neurriak hartuko dituala hizkuntza ofizial bien erabilerea arian-arian bardintzeraino, besteak beste, zineman eta ikus-entzunezko grabazinoetan (25. artikulua). Lege honek 40 urte egin ditu, eta bertan jasoten diran artikulu asko oraindino ez dira beteten.

Horrezaz gan, zinema-aretoetan zein bestelako aisialdian konsumitzaile eta erabiltzaile lez herritarren hizkuntza eskubideak bermatzeko, beharrezkoa ikusten dogu Konsumitzaile eta erabiltzaileenNafarroa zein EAEko legedietan neurri zehatzak planteetea.

Bien bitartean, Pantailak Euskarazek eta Hizkuntz Eskubideen Behatokiak euskerazko ekoizpenak eta euskerara bikoiztutakoak konsumidutera animau nahi ditue euskal herritarrak eta euskerazko eskaintzarik ez dagoanean, www.euskararentelefonoa.eus bitartez jagokon salaketak jartera.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu