Aratusteetako kartela izateko 6 finalista aurkeztu ditue

Bizkaie! 2024-01-10 13:20   Lehiaketak

Bilboko Aratusteak zezeilaren 8tik 13ra izango dira.

Aratusteetako iragarki-kartela izateko Bilboko Udalak atondutako Lehiaketako 6 kartel finalistak aukeratu dira. Botoak urtarrilaren 15etik 21era emon ahal izango dira.

Ondokoak dira 6 kartel finalistak:

  • Un carnaval de portada.
  • Carnavaleando sobre la ría de Bilbao.
  • Sardina roja.
  • Sardinilla y Caracola.
  • Supercarnavales.
  • Etorri Bilbora.

Holan erabagi dau epaimahaiak (Itziar Urtasun, Jaietako Batzorde Mistoko presidente eta Jaietako zinegotzi eta Kultura eta Gobernantza Saileko zinegotzia; Asier Abaunza eta Eider Bilbao, zinegotziak; Idoia Ugalde, Bilboko Konparsen ordezkaria; Alicia Fernández, Rekalde Aretoaren zuzendaria; Iraide Egia, diseinatzailea, Asier Sanz, ilustratzaile eta umorista grafikoa; eta, azkenik, Borja Elorza, Bilbao Historiko merkatarien alkarteko ordezkaria).

Obra finalisten hautaketan, epaimahaiak kontuan hartu ditu bai kartela egiteko orduan erakutsitako kalidade teknikoa bai gaien bariedadea be. Kartel horreek 182 lanen artean hautatu ditue.

Botoa emoteko epea eta sistemea

Herritarrek kartel irabazlea hautatzen parte hartu ahal izango dabe. Botoa urtarrilaren 15etik 21era emon ahal izango dabe herritarrek, modu bitan:

  • Bertatik bertara, Abandoko Udaltegira (Barrainkua kalea, 5) joanda. Udaltegian kartel finalistak erakusgai egongo dira, hautaketea amaitu arte. Parte hartzeko ordutegia, astelehenetik barikura, 8:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 21:30era izango da.
  • Online, Bilboko Udalaren webgunearen bidez (hemen).

Epaimahaiak be botoa emon ahal izango dau. Hiru botazinoetako emoitzak gogoan hartuta, puntuazinorik handiena lortzen dauen kartela hautatuko da; botazino bakotxaren balioa, ehunekotan, berbera izango da (% 33,3). Beraz, herri-botazinoa izango da indar handiena izango dauena, hain zuzen be online botoen (% 33,3) eta boto presentzialak (% 33,3) batuta.

Obra irabazlearen egileak 2.000 euroko saria jasoko dau eta urtarrilaren 24an aurkeztuko da obrea prentsaurreko batean, Bilboko udaletxean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu