Gookapi aplikazinoa kaleratu dabe

Bizkaie! 2024-01-09 11:35   Euskerea berbagai

Magia, euskerea eta errealidade areagotua buztartzen dituan hezkuntza-proposamen barritzailea.

Gookapi.eus-ek, 0 eta 9 urte bitarteko haurrentzat diseinautako euskerazko edukiak dituan lehen plataforma interaktiboak, atsegin handiz aurkezten dau magia, euskerea eta errealidade areagotua buztartzen dituan hezkuntza-proposamen barritzailea.

Aurrera pauso zirraragarri batean, Gookapi-k bere aplikazinoaren merkaturatzea iragarri dau, hezkuntza esperientzia maila barri batera eroanez. Orain, magia, IOS-en eta Google Play-n deskargatzeko aukerea dau. Aplikazinoa topagune dibertigarria da, garapen iraunkorrean eta funtsezko balioetan hezteko helburuagaz. Gaztetxoen garapen integralari begira, Gookapi-k haurrek modu interaktiboan eta parte-hartzailean ikas deien espazioa eskaintzen dau.

Gookapi.eus-ek haur hezkuntza eraldatzeko konpromisoa hartu dau, euskerazko edukien, edukiinteraktiboen eta GIH-egaz lerrokatutakoen bidez. Garapen iraunkorrarekiko eta sormenarekiko konpromiso sendoagaz, Gookapi-k gazteenak inspirau nahi ditu magia hezitzailearen bidez.

Baliabide didaktiko barritzaileak

Plataforma interaktiboa eta aplikazinoa izateaz gain, Gookapik Hur Ikasten koaderno didaktikoak ditu, kontatzen ikastea dibertigarria egiten daben jolasak eta jarduerak eskainiz, zenbakiak bistaratzen dituen ilustrazionoegaz. Era berean, Iratxoak eta basoko sorginkeria ipuinak Errealidade Areagotua (RA) erabiltzen dau QR baten bidez irudiei, animazino-abestiei eta pertsonaiei bizia emoteko, haurrei esperientzia paregabea eskainiz.

Produktu magikoak

Gookapi ez da esperientzia digital bat eskaintzera mugatzen, produktu magikoen bildumea be sortu dabe, iratxoen kamisetetatik hasi eta katilu, USB eta motxiletaraino. Produktu horreek ez dira objektuak soilik, errealidade areagotuaren eoaleak dira, Gookapi-ren magia liluragarria zuzenean zeure eskuetara eroanez.

Deskargatu hemen Gookapi-ren aplikazinoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu