BFA-k 1.470.000 miloe euro bideratuko ditu euskerea sustatzeko

Bizkaie! 2023-12-28 12:49   Euskerea berbagai

Dirulaguntzak, Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez eskatu daitekez.

Bizkaiko Foru Aldundiak 1.470.000 euro emongo ditu 2024an euskerea sustatzeko funtsezko hiru arlotan: hizkuntzearen sustapena, euskerazko aldizkako argitalpenen edizinoa eta euskerazko produktu digitalen garapena. Foru Erakundeak urtarrilaren 15ean edegiko dau Bizkaian euskera sustatzen daben merkataritza-soziedadeei, kooperatiba-soziedadeei, banakako enpresaburuei, profesionalei eta irabazi-asmorik bako persona juridiko pribatuei zuzendutako dirulaguntzen deialdia. Dirulaguntzak eskatzeko epeak kategoriaren araberakoak dira eta Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez egin daitekez.

Bizkaiko Foru Aldundiak euskerea gizartearen esparru guztietan sustatzeko eta zabaltzeko konpromisoa berresten dau, lurraldean oinarrizko kultura eta hizkuntza-ondare moduan dauen garrantzia autortuz. Halanda ze, gizarte sektore guztietan euskerea era aktiboan sustatzeko ahaleginean, Bizkaiko Foru Aldundiak 1.470.000 euro inbertiduko ditu 2024an.

Beraz, 200.000 euroko aurrekontua erabiliko da euskerearen erabilera era aktiboan sustatzen daben proiektuei laguntzinoa emoteko. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko urtarrilaren 15etik 2024ko martiaren 15eko 13:30ak bitartekoa izango da.

Era berean, Foru Aldundiak 1.070.000 euro bideratuko ditu toki, eskualde eta lurralde mailako euskerazko argitalpenak sortzeko. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko urtarrilaren 15etik 2024ko zezeilaren 12ko 13:30ak bitartekoa izango da.

Informazinoaren eta komunikazinoaren teknologiak aprobetxetako, barriz, 200.000 euro emongo dira ingurune digitalean euskerearen presentzia sustatzen daben proiektuetarako. Eskabideak aurkezteko epea 2024ko urtarrilaren 15etik 2024ko zezeilaren 12ko 13:30ak bitartekoa izango da.

Dirulaguntza horeetarako eskabideak epe horreen barruan egin ahal izango dira Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoan hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu