28. Fant-ek film klasikoak eskainiko ditu PreFant zikloan

Bizkaie! 2022-03-03 12:06   Zinemea

Atrapados en la oscuridad, Franknstein eta La novia de Franknstein klasikoak eskainiko ditue.

Hiru proiekzinoak Golem – Alondiga zinema-aretoetan izango dira, 20:00etan eta sarrera doban izango da gonbidapenagaz. Sarrerak zinema-aretoan jaso ahal izango dira egun berean, 16:30etik aurrera.

Bilboko Udalak atontzen dauen jaialdia maiatzaren 6tik 14ra egingo da.

Fant-ek Prefant zikloan Atrapados en la oscuridad-en aurrestreinaldia eta Frankenstein eta La novia de Frankenstein eskainiko ditu martiaren 10ean, 24an eta apirilaren 7an, hurranez hurran.

Atrapados en la oscuridad

Bildurrezko eta intrigazko thriller honek kontetan dau zelan amaiezina dan haran bateko errepide hondatuan zehar joanez, Alan eta Jillek geldiarazo egiten daben ibilgailua, seme-alaba nerabeak Zeelanda Barriko ibilaldira eroateko. Mokaua egiteko tartea hartzen dabenean, eskale bi ezerezetik agertu eta familia baketsua inguratzen dabe. Ezusteko indarrrez, familia bahitu eta horrek igesbiderik ez daben hainbat jazoera piztu ditu.

Jatorrizko titulua: Coming Home in the Dark

Urtea: 2021

Iraupena: 93 min.

Zuzendaritzea: James Ashcroft

Aktoreak: Daniel Gillies, Erik Thomson, Miriama McDowell, Matthias Luafutu, Billy Paratene, Frankie Paratene

Herrialdea: Zeelanda Berria

Franknstein

Klasikoa klasikoen artean. Kultuzko film honetan, Henry Von Frankenstein doktoreak esperimentu bildurgarri bati ekin deutso: gizaki barri bat eregitea, gorpu zatiak erabilita. Fritz morroiaren laguntzegaz, herriko kanposantuetan sartzen da gauez, behar dituan atalak atarateko. Ez daki, ostera, esperimentuan erabili dauen garuna kriminal batena izan zala.

Urtea: 1931.

Iraupena: 71 min.

Zuzendaritzea: James Whale.

Aktoreak: Boris Karloff, Colin Clive, Mae Clarke, John Boles, Edward Van Sloan, Dwight Frye, Frederick Kerr

Herrialdea: AEB.

La novia de Franknstein

Frankenstein doktoreak (Colin Clavel) sortutako munstrotik iges egin ondoren, Praetorius doktoreak (Ernest Thesiger) munstroarentzat lagun bat sortzea proponidu deutso zientzialariari.

Jatorrizko titulua: The Bride of Frankenstein.

Urtea: 1935.

Iraupena: 71 min.

Zuzendaritzea: James Whale.

Aktoreak: Boris Karloff, Colin Clive, Valerie Hobson, Elsa Lanchester, Ernest Thesiger, Dwight Frye, Walter Brennan

Herrialdea: AEB.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu