'Errealitateak' lan barria aurkeztuko dau Txakur Gorria kolektiboak

Bizkaie! 2019-12-06 13:22   azokak

Zortzi ipuin eta ilustrazinoak topauko ditugu lan barrian.



Txakur Gorria
kolektiboan Malen Amenabar, Ane Labaka, Nerea Ibarzabal eta Mariñe Arbeo dira nagusi eta esandako moduan, gaur arratsaldeko 17:00etan, Durangoko Azokan, Ahotsenean aurkeztuko dabe Errealitateak lan barria, zortzi narrazino eta ilustrazinoak buztartuta dakarzana, kolore ezbardinetako zortzi ateren barruan, zortzi narrazino eta bakotxari jagokon ilustrazino bana batuta ipuin liburu honetan.

Autoedizinoaren hautua darabil egun kooperatiba bihurtutako sormen kolektiboak. 

 

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu