Gure Zirkua: Bigarren birea maiatzaren 3an hasiko da Oiartzunen

Bizkaie! 2019-04-15 11:45   Kulturea

Oiartzun, Berriz eta Gasteizeko emonaldietarako sarrerak salgai dagoz  hemen.



Maiatzaren 3an ekingo deutso Gure Zirkua, Euskal Herriko lehen karpa ibiltariak 2019ko bireari, izan be, Oiartzunen, Berrizen eta Gasteizen egingo ditu lehen geldialdiak. Honezkero, salgai dagoz aitatu hiru herri horreetako emonaldietarako sarrerak hemen.

2018an egindako lehen biran 25.000 ikusle baino gehiago erakarri ondoren, Gure Zirkua prest da bigarren bireari ekiteko. Igaz jasotako erantzun bikainak hauspotuta eta neguko atsedenaldiak indarbarrituta hasiko dau 2019ko birea lehen euskal zirku ibiltariak.

Igaz bezela, aurten be Gure Zirkuak Euskal Herriko txoko ugaritara eroango ditu karpa azpiko diziplinek daroezan magia, lilurea eta alaitasuna; oraingo honetan ahalegin berezia eginez oraindino zapaldu bako eskualde eta lurraldeetara heltzeko.

Ahalegin horren adibide dira Gure Zirkuak 2019an bira abiatzeko aukeratutako lehen geldialdiak; esangura horretan, Gure Zirkua lehenengo aldiz helduko da Oarsoaldera, Durangaldera eta Arabara. Igaz Donostian egindako geldialdiaren ondoren, Gasteiz izango da zirkuak zapalduko dauen bigarren uriburua.


Honako honeek dira data eta ordu zehatzak:

Oiartzun (Gipuzkoa), maiatzaren 3tik 12ra:

- Maiatzaren 3an, barikuan, 18:00retan eta 20:30ean.
- Maiatzaren 4an, zapatuan, 17:00etan eta 19:30ean.
- Maiatzaren 5ean, domekan, 17:00etan eta 19:30ean.
- Maiatzaren 10ean, barikuan, 18:00retan eta 20:30ean.
- Maiatzaren 11an, zapatuan, 17:00etan eta 19:30ean.
- Maiatzaren 12an, domekan, 12:00tan


Berriz (Bizkaia), maiatzaren 17tik 26ra:

- Maiatzaren 17an, barikuan, 18:00retan eta 20:30ean.
- Maiatzaren 18an, zapatuan, 17:00etan eta 19:30ean.
- Maiatzaren 19an, domekan, 17:00etan eta 19:30ean.
- Maiatzaren 24an, barikuan, 18:00retan eta 20:30ean.
- Maiatzaren 25ean, zapatuan, 17:00etan eta 19:30ean.
- Maiatzaren 26an, domekan, 12:00etan.


Gasteiz (Araba), maiatzaren 31tik bagilaren 15era:

- Maiatzaren 31an, ostiralean, 18:00retan eta 20:30ean.
- Bagilaren 1ean, zapatuan, 17:00etan eta 19:30ean.
- Bagilaren 2an, domekan, 17:00etan eta 19:30ean.
- Bagilaren 7an, barikuan, 18:00retan eta 20:30ean.
- Bagilaren 8an, zapatuan, 17:00etan eta 19:30ean.
- Bagilaren 9an, domekan, 17:00etan eta 19:30ean.
- Bagilaren 14an, barikuan, 18:00tan eta 20:30ean.
- Ekainaren 15ean, zapatuan, 17:00etan eta 19:30ean.

Irakurri hemen, Iker Galartzari (Gure Zirkua) Bizkaie! atarian egin geuntsan alkarrizketea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu