'Soinu Barriak', Bizkaiko artista eta musikarien sustapenaren alde

Bizkaie! 2019-03-25 09:15   Musikea

Martiaren 28an, eguenean, amaituko da izena emoteko epea.

Aspaldiko kontua edo idea da hau, BBK Fundazinoagaz batera, Bizkaian erroldautako artista eta talde lehiaketea, Soinu Barriak adierazo dau Deu Txakartegi Soinu Berriak-eko zuzendariak eta WAS taldeko abeslariak.

Aurre aukeraketan sartzen diran taldeek euren kontzertuetako kalidade handiko ikusentzunezko materiala jasoko dabe eta irabazleak, barriz, lau kantuz osotutako EP bat eta StereoZonaren eskutik bideoklipa grabetako aukerea eta BIME Live Jaialdian kontzertua emotea izango dira sariak; horrezaz gan, Deustuko El Tigre estudioetan EPa grabetako gastuak pagauko deutsez. Ganera, StereoZona enpreseagaz bideoklipa egin ahal izango dau. Kontuan hartu, BIMEk irabazi dauela oraintsu Iberian Festival Awardsen estaduko estalitako festibalik onenaren saria.

Irabazleak aukeratzeko orduan, epaimahaiak hainbat arlo izango ditu kontuan, batez be, honeek: Originaltasuna, nortasuna, hobetzeko ahalmena, talentua eta karismea. Parte hartu nahi dabenek martiaren 28ra arte bialdu leikiez euren lanak: hiru eta bost kanta bitartean, mp3, aiff edo wav formatuan. Orri hau bete eta soinuberriak@bbk.eus helbidera bialdu behar dabe. Oinarriak hemen.

Musika estilo ugari onartuko ditue (Rocka, Popa, Soula, R&B, Hip-Hopa, Trapa, Electrónikea, Surfa, Garajea, Metala, Folka...) eta beren beregi sarituko dira taldearen nortasuna eta kideen talentua eta indarra.

Epaimahaian izango dira Elias Monreal (Last Tour / Meyo Records / Encarta Club), Oihana Aldayturriaga (BBK-ko kultura arloaren arduraduna), Deu Txakartegi (Soinu Berriak-eko zuzendaria eta WASeko kidea), Julen Alberdi (Vulkeko kidea) eta Iker Bárbara (Zaratako arduraduna); hasteko 12 talde aurrehautatu eta ezustekorik ezean, BBK Salan eskainiko ditue kontzertuak apirilaren 11n eta 25ean eta maiatzaren 9an eta 30ean; horreetako hiruk bagilaren 30eko finalean joko dabe (Finala streaming bidez jarrauitu ahal izango da BBKren youtubr kanalean).

Kontuak kontu, izena emon gura daben artista edo taldeek izena emoteko orria bete eta mp3, aiff o wav formatuetan 3 edo 5 kantu bialdu beharko ditue hilaren 28ra arte.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu