Hong Kong igitaia eta mailuaren artean (I)

Zigor Aldama 2017-07-13 09:50   Bidaide

Hile honetan urteroko bijilia bertan behera lagateko eskakizunak eztabaida gorabeheratsua eragin dau. 

Chris Pattenek, Hong Kong-eko azken gobernadore britainiarrak, negar malko bakarra isuri eban 1997ko garagarrilaren 1eko Union Jack banderea erriaukeran. Irudi ha, ostera, Asian izandako europar kolonizazinoaren amaierearen sinbolotzat iltzatuta geratuko da betiko. Asiak, halan da be, urte bi itxaron behar izan zituan Portugesak okupautako Macao uria berreskuratzeko. Historian Hong Kong ikur poteretsu nagusitu da, azken finean, garrantzi bako irla bat zan eta Britainiar Inperioak munduko finantza gune nagusienetako bat bihurtu eban.

Hong Kong-eko askok Erresuma Batuak abandonauta zituela jakinda, Mao Zedong-ek sortutako lurraldea Herri Errepublikeari itzultzeko zeremonian, Ingalaterrako Printze Carlosek berbaldi bat eskaini eban. Bertan, herri biek sinatutako adierazpenaren ganean zenbait aitamen egin zituan; Igitaia eta mailuak Hong Kong suntsituko ez ebala egiaztatu nahi eban. Akordioak jasoten dauelako erregimen kapitalista bereziaren babesa, hau Herri bat sistema bi izenagaz ezaguna da. Hong Kong Txinan sartu ahal izan da akordio honi esker.

Eredu honek, ezezaguna orain arte, Hong Kon-geko aparteko Eskualde Administratiboaren iraupena eta berezitasuna, datozen 50 urteetan, bermatzen dau. Honek esan nahi dau, teorian, 2047ra arte gobernu autonomo bat izango dauela eta hainbat eskuduntza izango dituala: txanpon eta polizia propioa, askatasun indibiduala errespetetan dauen Oinarrizko Lege bat (orain arte Txinan ezezaguna izan dana) prensa, adierazpena eta manifestazinoak egiteko eskubideak bermatzeko legea, hain zuzen eta barne migrazinoaren ganeko kontrola, mugak edo legegile autonomikoen aukeraketa prozesua.

Zoritxarrez, 20 urteren ostean, hori guztia zalantzan dago. Joshua Wong, Hong Kong-eko sistema demokratiko baten alde burrukan dabilen ikasleen buru nagusienetakoa da eta gogor kritikau dau uriak hartu dauen norabidea, Jiang Zemin presidente txinatarrak banderea altzau ebanetik.

Alderdi komunistea ez dago adostutakoa beteten, eta bere jarrerea mehatxu bat da Hong Kong goitik behera librea izan daiten, dino aktibista gazteak. Sortu barri dan Demosisto alderdiaren burua da hau.

Hong Kong-eko bide-orrian aurreikusita egoan 2007ko hauteskundeetan, bertako parlamentua boto-emote unibersalaren bidez aukeratu behar zala, kolonizazino britainiarra izan zan bitartean be existidu ez zan eredu bat. Halan da be, 2003ko manifestazino jentetsuetan parte hartu ebenek eta sasoi haretan Diru Laguntzinoen kontrako Legea uko egiten eutsienek datea atzeratu eben 2016ra arte. Baina Pekinek kolkotik atara dau bere arerioek hauteskundeetan parte ez hartzeko arau bat. Lagun artean aukeratutako batzordean erabagitako hautagaiek bakarrik parte hartu ahal izan eben exekutiboko buruzagiari botoa emoteko. Holan, Carrie Lam-ek hartu eban agintea joan dan bagilaren 1ean, 7,3 biztanle dituen urian, 777 boto jaso ostean. Horreek ez dira hauteskudeak, guzur hutsa da, adierazo dau Wong-ek.

Eta ez da holan pentsetan dauen bakarra. Horri jagokonez, estadistikak argiak dira; Hong Kong-eko Unibersidadeak urtero egiten dauen inkesteak ezagutzera emon zituan Hong Kong-eko % 53,1k konfiantzea ebala gobernu zentralean, % 14,4k, barriz, ez. 2015eko amaieran datuak bestelakoak ziran: % 40k Pekinen konfiantzea galdu eben bitartean, konfiantzeari eusten eutsienenn kopurua % 35,2ra joani zan.

Gobernu zentrala ukabila zarratzen dagoela igarten dago herria, eta argi dago arduratzeko arrazoiak badagozala egon. Buruzagi txinatarrek, sasoi honetarako, potere autonomikoa lortzeko beharrezko gehiengoa lortuko ebela uste eben, baina ez da holakorik jazo, ez dabe agindutako guztia bete, azaldu dau Nicholas Bequelin Asiako Ekialdeko Amnesty Internationaleko zuzendariak. Izan be, uria Txinari itzuli eutsienetik, Britainiako parlamentuak igaz -Hong Kong-eko autonomiaren inplementazinoaren ganeko txosten bat idazten dau astero- alderdi komunisteak alkarregaz egindako adierazpena hausi dauela kontuan hartu dau.

Hainbat uritarrek Txinako segurtasun indarren eskutik hartutako legez kanpoko abdukzinoa izan da kritika gogor honen lehergaia. Segurtasun indar honeek ez dabe eskumenik Britainiako kolonia ohian.

Txinako gobernuaren kontrako saiakeretan adituak diran bost liburu-saltzaile eta editore eta enpresari bat era misteriotsu batean desagertu ziran. Horreetako bat, modu ezohikoan atxilotu eben Tailandian. Ganerakoakak Txinako agintarien aurrean deklarau ostean berragertu ziran, edo Gui Minhaigaz gertatu zan legez, antxinako delitu bat telebistan autortu eta gero.

 Aurrekari larria da erakusten dauelako legea hausten daben polizia txinatarrek jentea atxilotu leikiela eta Txinan epaitu Hong Kong-en delitua ez dan zeozegaitik, dino Cliff Buddlek, editore eta South China Morning Posteko proiektu berezietarako arduradunak. Ingeleseko erreferentziazko Hong Kong-eko egunkaria da honakoa. Beste alde batetik, Buddlek autortu dau albiste kezkagarri mueta honezaz gan, Aterkien Mobimentuak gero eta banatuagoa dagoan gizarte bat politizau dauela. Mobimentu honek uriko erdialdeko zonaldeak okupau zituan demokrazia aldarrikatzeko, 2014ko irailaren 26tik abenduaren 11ra bitartean.

Zeozegaitik izan da iraultza baketsuak mobimentu bi ahalbidetzea. Buddleren arabera, honek biak orain dala 20 urte pentsauezinak eta harrigarriak ziran, eta berauen lerro banatzailea zehaztubarik dago. Tokian tokiko izenagaz ezagutzen dan hau Hong Kong-eko eskubideak eta kulturea beste ezeren ganetik babestearen alde dagoana da, eta Txinako poterea kezkatzen dauen independentismoa, nahiz eta hau oraindino gitxiengo bat izan. Bertakoak dozena erdi alderdietan banatzen dira. Azken honeek autodeterminazinorako eskubidea eskatu dabe, benetako boto emote unibersala, eta Txina kontinentaleko turisten hedapena galaraztea. Modu berezian, hile honetan urteroko bijilia bertan behera lagateko eskakizunak eztabaida gorabeheratsua eragin dau. Ekimen honek bagilaren 4an Tiananmeneko biktimak oroitzen ditu. Esaten dabenez, jazoera hori Txinan izan zan eta horregaitik ez da euren ardurea.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa