'Kazetaritzeak botak behar ditu'

Zigor Aldama 2017-03-30 08:59   Bidaide

Normalean kontrako norabidean dabilen Ander Izagirre kazetari eta kronista onenetakoak sortutako goiburuan sinisten dot: kazetaritzea botakaz.

Zoritxarrez, kazetaritzea sufriduten dagoan egoera gogorra dagoeneko ez da albiste. Sarritan komunikabideen gero eta txarragoa dan kalidadea, kazetarien lan ezegonkorra eta eduki onak eta prentsa independente baten izakerea ahalbidetuko dauen eredu ekonomiko bideragarri bat topetako enpresen gaitasun faltea nabarmentzen dira.

Sekretua betiko kazetaritza ona egitea dala dinoe guruek, akaso, gaiak modu desbardin batean kontauta. Halan da be, egoera horren aurrean gitxi egiten da; gitxi dira ganera, komunikabideetan izenburu errazen kontra egiten dabenak –Hamar kontu gai jakin baten gainean, Ez dakit zeren gainean etzenekiena, Egin ebana zurtz eginda itxiko zaitu- eta dagoeneko ezaguna dan clickbait edo irakurleek edozertan klik egiteko amua jaten dabenak.

Aurrerantzean nik pentsetan dodanak ez dau ardura, klik bakotxeko kobretan dalako publizidadea. Esangura horretan, ohikoa izaten da argitaratzaileek gai asko ez onartzea biralak ez diralako egingo edo konpetentziak 20 minutu lehenago kaleratu dauelako.

Eskainitako testuan norbanakoaren informazinoa, analisia edo ahots desbardinak egoteak ez dau inporta, dagoeneko Facebook eta Twitterren argitaratu dabelako. Holan, kopiau eta hor nonbait jarteko makina bihurtu gura gaitue. Gehiegi pentsau barik eta azkar idatzi behar da. Huts egitea ez da garrantzitsua, edizino digitalean aurrerago zuzendu daitekelako eta dana ezerezean geratzen da, bateren batek, lehenago, pantailea-irudi bat egin ez badau behintzat. Saihestu daitekeen huts edo iruzur bakotxagaz gremioaren sinisgarritasunak behera egiten dau apur bat gehiago.

Zorionez, jokera honen kontra gagozan kazetariak be bagagoz, ahal dogun neurrian behintzat. Izan be, testu hau Mongoliako yurta batean idazten nabil, eguzki-panel bati esker piztuta dagoan bonbila batek emoten dauen argipean; ez dago elektrizidaderik, ezta eskuko telefonoetarako seinalerik sare sozialak eguneratzeko. Hiru bat aste daroadaz egoera honetan eta ahaleginak eta bi egiten bizitza nomada hau zergaitik apurka-apurka galtzen dagoan milurteko tradizinoa izan dan herrialdean. Nagusi askok ez dabe ulertzen zergaitik emoten dodan horrenbste denpora salduko ez dan gai bategaz. Baina normalean kontrako norabidean dabilen Ander Izagirre kazetari eta kronista onenetarikoak sortutako goiburuan sinisten dot: kazetaritzea botakaz.

Holan da bai, kazetaritzeak botak behar ditu. Zapatak edo sandaliak be balio dabe, etxetik edo bulegotik atarako gaituen edozerk. Atal hau Bidaide da eta ezin da etxetik idatzi, jakina. Gero eta gehiago baitira, deskribiduten dagozan lekua sekula zapaldu barik, bidaiei buruzko artikuluak idazten dituen kazetariak, idazten daben guztia sarean irakurritako artikuluen nahasketa bat baino ez da izaten -akaso, beste bulego batetik idatziak-. Horrezaz gan, badira sekula zapaldu bako herrialdeen ganean idazten daben korresponsalak. Eta ez da ezer pasauko.

Bueno ba, hauxe da oraintxe buruan daukadana, hartu nauen familiaren amak berogailutzat be erabilten dauen labetxuan enpanadilla edo gitarteko batzuk egiten dabilen bitartean.

Kanpoan, termometroak 15 gradu zero azpitik markauko dau laster -mongoliarrek udabarria dala dinoe- eta izarrez beteriko geruza baten azpian liluratuta geldituko gara. Txakurrak etenbarik zaunka dagozanean legez, otsoek behiak hil ez deiezan edo familiako kideak zurrungaka dagozanean legez.

Zoritxarrez, euren zapata-zolak gastetan ez dituenentzako, Google bilatzailean agertzen ez diran zehaztasunak dira honeek danak eta irakurle larregirik bako testuak aberasten dituenak. Holan segidutea da gure helburua baina, kontetan deutsegunagaz pozik dagozalako. Ez dakidana da zenbat denpora ibili ahal izango garen kontrako norabidean. Nire boten zolak arrakalaz beteta dagoz honezkero eta, ganera, kordeletako bat apurtu eta nireak eta bost egin behar izan dodaz ez askatzeko.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu