Everesteko Behe Kanpalekuan be Korrikaren alde
2017-03-15 08:51 Euskaldunak munduanHaizearen eta hotzaren erruz, neguan eta oxigeno barik, tontorra zapaltzeko aukerarik barik, laster izango dira etxean Alex Txikon eta lagunak.
Behe Kanpalekutik beherantz egin aurretik, egun batzuk barru Euskal Herria zeharkatuko dauen Korrikari geure babesa emon gura izan geuntsan, euskereak ez dauelako mugarik; 5250 metroko altueratik be euskerearen alde!
Dagoeneko Kathmandun dagoz espedizinokideak eta egun batzuk barru geure artean izango dira.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!