Alex Txikon: 'Everesteko eguraldia ez da gure alde egon'

Dabi Piedra 2017-03-17 13:33   Euskaldunak munduan

Everest neguan eta oxigeno artifizial barik igoteko ahaleginean huts egin, eta etxean bueltan da Alex Txikon. Eguraldiak ez deutsela aukerarik emon azaldu dau.

Alex Txikon gaur helduko da etxera

Bizkaie! 2017-03-16 08:22   Euskaldunak munduan

Kathmandutik Loiurako bidea gaur, hilak 16, egingo dau Alex Txikonek eta, ezustekorik ezean, 15:30ean edo helduko da Loiuko aireportura.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Everesteko Behe Kanpalekuan be Korrikaren alde

Bizkaie! 2017-03-15 08:51   Euskaldunak munduan

Haizearen eta hotzaren erruz, neguan eta oxigeno barik, tontorra zapaltzeko aukerarik barik, laster izango dira etxean Alex Txikon eta lagunak.

»» Ikusi argazki guztiak (3)

Alex Txikonek amaitutzat jo dau Everesteko espedizinoa

Bizkaie! 2017-03-08 13:54   Euskaldunak munduan

Eguraldiak txarrera egin dau eta Behe Kanpalekura bueltau da Lemoako mendizalea. Ohar baten bidez jakin eragin dau espedizinoa amaitu dala.

Orain bai... Bagoaz tontorrerantz

Bizkaie! 2017-03-07 11:26   Euskaldunak munduan

Azken asteotako eguraldia geure alde agertu ez dan arren, eguaztenean lehio txiki bat zabalduko jaku; beraz, egun horretan saiatuko gara hilebeteotako lanaren tontorra geure egiten.

Alex Txikonen espedizinoak Reinhold Messner-en bisitea jaso dau Everesteko Behe Kanpalekuan

Bizkaie! 2017-03-06 13:35   Euskaldunak munduan

Reinhold Messner italiarrak (Bozen-Hego Tirol, 1944), alpinismoaren munduan eredu, bere bigarren filma grabauko dau, datozen asteotan, Everest mendiaren inguruetan.

Behe Kanpalekuan bueltan gara!

Bizkaie! 2017-02-27 08:25   Euskaldunak munduan

Ondo sentiduten naz, indarra oraindino ez jat joan, eta neure arazo bakarra atzamar lodietako atzazalak erdi solte daukadazala da, eta beraz, oso mingarria iruditzen jat aurrez kranponeetea, halan da be, estutu eta aurrera egin behar dogu.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Amesak egia bihurtzen ez dirala dinoe, baina...

Bizkaie! 2017-02-21 09:44   Euskaldunak munduan

Ezustekorik ezean, Beheko Kanpalekura hilaren 25ean edo 26an heltzea da asmoa eta tontorrerako ahalegina martiaren hasieran egitea.

»» Ikusi argazki guztiak (13)

Alex Txikon datorren astean bueltauko da Everestera

Bizkaie! 2017-02-17 08:02   Euskaldunak munduan

Katmandura bajatu eta Seven Summits Trek agentziagaz izan dituan txarto-ulertuak konpondu ditu. Everest neguan eta oxigeno barik igoteko erronkeari eutsiko deutso.

Alex Txikon Katmandura bidean da, bertako agentziak espedizinoa amaitutzat jo dauelako

Bizkaie! 2017-02-16 13:35   Euskaldunak munduan

Everest igoteko asmoari eutsi deutsala dino lemoarrak. Baina Nepalgo uriburura bajatu behar izan dau, laguntzino gehiagoren bila, materiala Behe Kanpalekuan itxita.

Bizirik eta kopla barik, tontorra gogoan

Bizkaie! 2017-02-16 10:05   Euskaldunak munduan

Taldea jota dago. Carlos galdu genduan, gero Lakpa, orain Chhepal..., bost bakarrik geratzen gara, baina indartsu sentiduten naz, barriro saiatzeko gogoagaz.

Alex Txikon Behe Kanpalekuan dago baina Everest igoteko beste ahalegin bat egitea ez dau baztertu

Bizkaie! 2017-02-15 08:18   Euskaldunak munduan

Laugarren Kanpalekutik bueltan, jatsiera arin eta arriskutsua egin dabe Txikonek eta xerpek. Edur-jausi baten xerpa bat zauritu da. Behe Kanpalekuan dagoz orain danak.

Hirugarren Kanpalekuan, kantsau-kantsau eginda baina gora begira beti

Bizkaie! 2017-02-14 09:14   Euskaldunak munduan

Momentuz, Beheko Hirugarren Kanpalekura egin dogu behera baina ez pentsau atzera egin behar dugunik; naturea errespetau bai, baina ez besterik...

»» Ikusi argazki guztiak (2)

Tontorrerako erasoan, Hirugarrenetik Laugarrenera, indarrez ondo

Bizkaie! 2017-02-13 10:19   Euskaldunak munduan

Indarrez ondo eta burua sendo dituala ekingo deutso espedizinoaren azken zatiari Alex Txikonek. Hona hemen Everestetik bialdu deuskun bideoa.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

'Tontorra gogoan, gorantz barriro'

Bizkaie! 2017-02-10 10:16   Euskaldunak munduan

Alex Txikonek berak adierazo dauenez, eraso bakarra izango da tontorrera, dakizuenez oxigeno artifizialik barik.

»» Ikusi argazki guztiak (4)

'Orekeak ez dau balio aspaldi jausi zarenean'

Bizkaie! 2017-02-06 08:40   Euskaldunak munduan

Laugarren Kanpalekura (7950 m.) arteko bidea eginda, barriro Beheko Kanpalekuan dagoz ezpedizinokideak aro txarreko boladeari aure egiteko asmoagaz.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

'Eguzkia sartzen danean, bizitea desagertzen da'

Bizkaie! 2017-02-02 10:43   Euskaldunak munduan

Orain hiru bat egun, txakur polit hau Everesteko Behe Kanpalekuan agertu zan, ezustean. Gatz dau izena eta dagoeneko espedizinoaren parte da; izan bere, jagoteaz gan, geugaz bizi eta lo egiten dau. 

»» Ikusi argazki guztiak (8)

'Enaz superheroia'

Bizkaie! 2017-01-27 18:40   Euskaldunak munduan

Behe Kanpalekuan pare bat egun emon ondoren, oraindino, han goian bizitakoa onartzen gagoz, izan bere, arinegi da ondorioak atarateko, eta are gitxiago erabagiak hartzeko.

»» Ikusi argazki guztiak (6)

Beheko Kanpalekutik kanpora sei egun gogor pasau ostean, Behe Kanpalekuan deskantsetan

Bizkaie! 2017-01-26 09:50   Euskaldunak munduan

Beheko Kanpalekutik kanpora sei egun neketsu pasau ostean, burukominak eta tarteko gorabehera guztiak bazterrean itxita, deskantsua hartzen dago Alex Txikonen espedizinoa 5.250 metroko altueran, Beheko Kanpalekuan. Informazino guztia hemen.


 

»» Ikusi argazki guztiak (15)

Hirugarrenetik laugarrenera, etxerako bidea hartu dau Carlos Rubio Infante Muñizek

Bizkaie! 2017-01-23 08:04   Euskaldunak munduan

Everesteko Hirugarren Kanpalekutik neure indar guztia bidaltzen deutsat lagun eta erronka honetako kide dodan Carlos Rubio Infanteri, izan be, Kathmanduko ospital batera eroan behar behar izan dabe birietako infekzino batek jota.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Everesteko Bigarren Kanpalekuan dago Txikon

Bizkaie! 2017-01-20 08:25   Euskaldunak munduan

Dagoeneko, barriz, Bigarren Kanpalekuan dagoz Txikon eta lagunak (6400 m.).

»» Ikusi argazki guztiak (4)

Lehen Kanpalekuan dagoeneko (6040 m.)

Bizkaie! 2017-01-15 10:24   Euskaldunak munduan

Gaur, barriz, urtarrilak 14, goiz urten dogu behin-behineko lehen kanpalekutik eta 6040 metrora igon dogu lehen kanpalekua montetan. Denpora laburragoan igoko genduala pentsau arren, hainbat zailtasun izan doguz bidean eta 6 ordu behar izan doguz.

»» Ikusi argazki guztiak (5)

Khumbu izotz-jausia ekipetan hasi da Alex Txikon

Bizkaie! 2017-01-09 13:17   Euskaldunak munduan

Everesteko tontorrerako bidean, lan luze eta gogorrenetako bat bertan topau dau Alex Txikonek.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Puya ospakizun budistean

Bizkaie! 2017-01-08 09:20   Euskaldunak munduan

Benetako lujua da Everesteko Behe Kanpalekuan dagoan espedizino bakarra izatea geurea, urtean zehar, masifikauta egoten baita. Baina, neguan, geu gara biztanle bakarrak bertan.

»» Ikusi argazki guztiak (9)

Alex Txikon aklimatazino fasean Everesten

Bizkaie! 2017-01-04 09:15   Euskaldunak munduan

Astebete inguru daroa Alex Txikonek Everesten (8.848 metro) eta egun 3.700 eta 4.400 metroko alturan da. Aklimatazino fasean dabil buru-belarri.

»» Ikusi argazki guztiak (7)

Everest igon nahi dau Alex Txikonek, neguan eta oxigeno barik

Dabi Piedra 2016-12-16 13:16   Euskaldunak munduan

Orain arte inork lortu ez dauen erronkea aukeratu dabe Alex Txikon lemoarrak eta bere lantaldeak aurtengo negurako. Abenduaren 25ean urtengo dabe Nepal aldera.