Lehen Kanpalekuan dagoeneko (6040 m.)

Bizkaie! 2017-01-15 10:24   Euskaldunak munduan

Gaur, barriz, urtarrilak 14, goiz urten dogu behin-behineko lehen kanpalekutik eta 6040 metrora igon dogu lehen kanpalekua montetan. Denpora laburragoan igoko genduala pentsau arren, hainbat zailtasun izan doguz bidean eta 6 ordu behar izan doguz.

Khumbuko izotz-jausian lau egun luze lanean emon ondoren, haizea moteltzearen zain egon dira Txikon eta lagunak eta atzo, azkenean, gorantz egin eben, 5870 metroan behin-behineko lehen kanpalekuan deskantsua hartuta; halan da be, ez zan lekurik onena eta gaur, 6040 metroan muntau dabe lehen kanpalekua. Momentu honetan, -30, zero azpiko tenperaturan dagoz ezpedizinokideak.

Egun gogorrak bizi izan ditue, pisu askoko materiala eroan behar izan dabelako lepoan. Ganera, 5500 metroan, izotz plakak konplikatuagoak dira; berba gitxitan, metroak irabazteko lana, gogortu egiten da. 5600 metroan, tentu handiz hartu beharreko serac bat topau arren, baikor naz eta bildur barik egiten deutsat aurre. Hortik aurrera, ibilbide guztiko 150 metrorik konplikatuenetan abiatzen gara, zati honi heriotzaren bidea deitu deutsat, arnasa gerarazoteko kapaz dan ibilbidea da; bertan, gure bihotzak arindu egiten dira eta bildurrak hartzen gaitu. Duda barik, esfortsu itzela egin behar izaten da geure bildur eta ardura guztiak kontrolau eta aurrera egiteko.

10. egunean, laugarren etapan, taldeka antolatu ginan, eta neu bigarren taldean joan nintzan materiala garraiotzen. Arnasa hartu eta lau eskailera eta sokak lotu nituan sorbaldan, danetara, 25 bat kilo. Aurreko eguneko toki berera heldu ginan, 5775 metrora. Jardunaldi gogorra, benetan, material piloa garraiotu eta erronkea amaitzen danean emitiduko dan dokumentalerako pilo bat grabetan. Bestalde, behin helburua beteta eta bigarrenez, heriotzako bidetik pasau behar genduanean, are eta gehiago inpresionetan dau. Arratsaldeko 18:30ean bueltau ginan, azkenean, eta Behe kanpalekuan, zakuan sartu baino apur bat lehenago, termometroak 23º zero azpitik marketan eban.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu