Osaka: Japoniaren lilurea uri bakarrean

Zigor Aldama 2016-12-30 09:37   Bidaide

Kontuak kontu, gomendioa argi daukat: mesedez joan zaiteze Osakara, ez zarie damutuko!

Lehen mailako jomuga turistikoak eta bidaiariak ziztu bizian ibilten diran lekuak dagoz, aaken horreek derrigor bisitau beharrekoak diralako. Osaka bigarren maila horretako uria da; Japoniako hirugarren uri garrantzitsuenak ugarteko bigarren aireportu handiena dauka eta sarbide naturala Kioto eta Nara urietara, UNESCOren Gizateriaren Ondare diran urietara. Horrexegaitik turistek sartu-urtena baino ez dabe egiten Osakako kaleetan, huts galanta.

Uriak saria dakar bisitarako denpora tarte bat hartzen daben turistentzako. Bila dabilenak zer gura dauen ez da garrantzitsua, izan be, Osakak danetarik eskaintzen dau: distopiagaz olgau gura dabenentzako Dotombori ingurua edota uriari izena emoten deutson gaztelua. Bisitaririk arraroenak harritzeko besteko upealako eraikuntzak: berbarako, Gate Tower Building, autobia bat gainetik daukana. Kontuak kontu, Osakan eskaintza turistikorako zerrenda luzea baino gehiago edozein bazterretan topau geinkezan ezusteko txiki eta ederrak dagoz.

Dotombori leku ezin hobea da uri erraldoia ezagutzen hasteko. Osaka eta Kansai eskualde osoaren merkataritzearen bihotza izanik, tensinoak gora egingo deusku eta sano leku deigarria eta urduria da, batez be, eguzkia sartzen danean eta neoi argiek txandea hartzen dabenean. Orduantxe 1980. urtean sortutako Japonia elektronikoa sortzen da sasoiko eskulangintza teknologikoaren indarragaz. Kaleak jente gazteagaz betetan dira eta danetariko gauzak erosten abiatzen dira, selfie ospetsuak edonon ikusten dira, pantailotan publizidadea da nagusi eta koloreen sinfoniak txoko guztiak jaten ditu techno kakofoniak tarteko dirala.

Hemen danetariko saltokiak dagoz gosea kentzeko eta patrikerea hutsitzeko: hamar bat lagun baino sartzen ez diran taberna txikiak, kanpoaldean iragarki erraldoiak dituen neurri bako jatetxeak zein derrigor bisitau beharreko eta botoi txikiz hornidutako eta gitxik ulertzen dituan makina txikietatik ateratzen diran fideo-zopea eskaintzen dabenak. Shopping-ari jagokonez, Dotomborin diseinatzaile independenteak, uriko modelo arraroenak eta munduko moda etxerik nagusienak be badagoz, baita Zara bera be.

Edozelan be, azken aldion sano indartu dan Txinako turismo basatiaren ondoan (gehien komun adimendunak erosten ditue...), badagoz lekuak patxadaz eta lasai ibilteko; horren erakusgarri: Hozen-ji-ko tenplu txikia. Bigarren mailako kale batean dago eta antxinako moduan, lurrean harriak topauko doguz eta herrialdeko lekurik magikoena da. Gehienek ez deutsie jaramon handirik egiten eta benetako fidelek baino ez dabe geldialdia egiten errezetako edota goroldioz betetako Budaren estatua bati ura botateko. Oso gozagarria da denpora tarte bat hartzea eta atzera eta aurrera ze jente dabilen ikustea, izan be, Dotombori-n ikusiko dogunagaz oso desbardina izango da.

Osaka-ko gaztelua handiagoa da eta paseo ederrak egin daitekez bertan. 1583. urtean eregi eben ehun mila beharginek eta aurrerago makinatxu bat gerratan suntsitua izan zan. Egungo zementuzko azpiegiturea 1931. urtekoa da eta Bigarren Mundu Gerrearen kalterik ez eban izan. Torre nagusia ez da bape interesgarria, zortzigarren pisuan begiratokia dauen arren; benetan interesgarria alboan dauen parketxua da, hor Japoniako benetako giroa atzemon daitekeelako: bata bestearen atzean, txano gorriak jantzita doazen eskola-umeak, gonea laburtzeko edozein momentu aprobetxetan daben neskatoak eta antxinako kimonoakaz doazen emakumeak.

Osaka-ko beste elementu inportante bat, abangoardiako arkitekturea da; Umeda Building lako eraikinetan eskilara mekanikoak dagoz goraino eta XX. gizaldiaren ikono bihurtu dira. Osaka bihar-etzira begira dago eta herrialdeko etxe-orratz handiena: Abeno Harukas, uriko leku garrantzitsu bihurtu da; 300 metroko altuerea dauka eta leku ezin hobea da uri guztia ikusteko. Ganera, hur dago Tenno-ji izeneko parketik, uriko beste leku lasai bat zein Ebisuhigashi-tik, Pariseko Eiffel torrearen antz handia daukan merkataritza gunetik.

Eta hori guztia nahikoa motibo ez balitz Osaka bisitetako, urian akuario ederra dago, marrazo-baleak eta dituana, munduko onenetakoa; horrezaz gan, Universal estudioen parke tematikoa be han topauko dozue, familia giroan, tenpluak eta merkataritzaguneak ahaztu eta itzel pasetako. Azken buruan, museoak be badagoz urian, gazteluaren ondoan, berbarako, Historiakoa, keramikakoa, Asiako piezarik baliotsuenakaz edota Gaur Aroko Garraiobideetakoa, ugarteko abiadura handiko tren sare erraldoiaren barri emongo deutsuna. Kontuak kontu, gomendioa argi daukat: mesedez joan zaiteze Osakara, ez zarie damutuko!

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu