Hego Uribe BBK txapelketako finalaurrekoetan sartu da, Lea-Artibairi irabazita

Bizkaie! 2016-03-01 14:36   Bertsolaritzea

Bertsolari gazteen BBK Txapelketeak badaukaz lau semifinalistak. Azken kanporaketan, Markina-Xemeingo Lea-Artibai ikastetxean, Hego Uribeko seikoteak etxeko taldeak baino puntu gehiago lortu ditu eta martiaren 8an, Zallan, finalaurrekoa jokatuko dau, Uribe Kostaren kontra.

Epaileek 427 puntu emon deutsiez Hego Uriberi; Lea-Artibairi, 410,5. Hego Uribeko bertsolariak honeek izan dira: Ander Anakabe Lekue, Enare Muniategi Etxabe eta Iker Garitagoitia Astigarraga 18 urtera artekoetan; eta Andere Molinuevo Martin, Markel Baroja Laita eta Peio Molinuevo Martin nagusietan.

Lea-Artibaik seikote hau eroan dau kanporaketara: Xabi Barreña Odiaga, Beñat Molino Uribe eta Naroa Loiola Lejardi gazteetan eta Igor Galartza Intxausti, Aitor Ruiz Urizar eta Aissa Intxausti Aburruza nagusietan. Gai-jartzailea Itxaro Juaristi izan da.

Kanporaketea irabazita, beraz, Hego Uribeko taldeak BBK Txapelketako finalaurrekoetarako txartela lortu dau. Finalaurreko bi jokatuko dira eta irabazle biek jokatuko dabe finala Bilbon, martiaren 18an.

Martiaren 2an, Arratzuko Barrutialde BHI-n (10:45), Busturialdea Durangaldearen aurka. Martiaren 8an, Zallako Zine Antzokian (10:00), Uribe Kosta-Hego Uribe.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu