EH Sukarrak 'Azken gezia' diskoa plazaratu dau, barru-barrutik urtendako doinuagaz
2015-10-22 15:22 MusikeaAurreko diskoa atara eta urte bi eta erdira dakar lan barria EH Sukarrak. Taldea 1989an sortu bazan be, hasierako gogoa eta energia dakarz proiektu honetara. Mikel Gorosabel arduratu da melodiak idazteaz, modu librean, barrutik urten deutsan inspirazinoagaz. Letrak, Asier Serranorenak dira. Hirukote formatuan egindako diskoa da Azken gezia (Elkar).
Aurreko diskoa atara eta urte bi eta erdira dakar lan barria EH Sukarrak. Taldea 1989an sortu bazan be, hasierako gogoa eta energia dakarz proiektu honetara. Mikel Gorosabel arduratu da melodiak idazteaz, modu librean, barrutik urten deutsan inspirazinoagaz. Letrak, Asier Serranorenak dira. Hirukote formatuan egindako diskoa da Azken gezia (Elkar).
Disko freskoa da hau, azaldu dau Mikel Gorosabel taldeko abeslari eta gitarrajoleak. Musikea sortzeko orduan inspirazinoa euki dauela eta doinuak barrutik urten ahala sortu dituala dino. Uhinak diskoa aurkezten amaitu ebenetik ibili da Azken geziako materiala idazten, urte bi eta erdi inguru. Libre sentidu naz sortzeko orduan, barrutik urtendako indarra dago diskoan, zehaztu dau Gorosabelek.
Hasikerako energia galdu barik, EH Sukarraren estiloa garatzen joan dala azaldu dau Anjel Valdes Elkarreko kideak. Rock&rollaren esentziatik hurrago dagoz orain, dino Valdesek. Rock&roll garbi horri laguntzeko, baina, ez dira falta beste estilo batzuetako ikutuak abesti batzuetan, psikodelia eta pop-a esaterako. Intensidade handiko kantak dira diskoko bederatzirak, izan be, Gorosabelek esan dauenez, kanta guztiak politak izaten ahalegintzen da, diskoa bere osotasunean jagoten.
Azken Gezia diskoko kantetako letrak Asier Serranok idatzi ditu. Gorosabelen konposizinoak eta Serranoren berbak ondo buztartzen dirala azpimarratu dau Valdesek. Mikel Gorosabel be eroso sentiduten da Asier Serranoren letrakaz, emozino handiko letrak dira, abestu ahala barrura sartzen jataz. Serrano EH Sukarrakoen anaia musikal baten modukoa dala ganeratu dau Gorosabelek, taldearen azalean ondo sartzen da.
Hirukote formatuan grabau dabe Azken gezia eta zuzenekoetan be holan joko dabe. Aitor Gorosabelegaz batera, Axier Garai (baxua) eta Loiola Madera (bateria) ibili dira proiektu honetan. Berbak Asier Serranorenak dira eta teknikari lana Victor Sanchezek egin dau.
Zuzenekoan EH Sukarraren betiko kanta ezagunak, klasikoenak joko ditue, baita Uhinak diskoko batzuk be. Ganera, Azken gezia lan barriko doinuak apurka-apurka sartzen joango dirala agindu dabe, hasikeran hiru-lau kanta kontzertu bakotxeko. Donostiako Dokan egongo da EH Sukarra urriaren 30ean. Zemendiaren 7an Zornotzako Luis Urrengoetxeako jaietan joko dabe eta, zemendiaren 27an, Gasteizko Gaztetxean. 28an, Garesen egongo da hirukotea.
Ikusi argazki guztiak handiago
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!