Amaitu ditue Android euskeratzeko lanak

Aktingeu 2013-10-08 14:12   Euskerea berbagai

Android euskeraz proiektuko itzulpenak amaitu doguz! Hainbeste buelta eta denpora ostean ia urtebeteko lana izan da. Baina lan nekeza amaitu dala esan geinke. Hemendik aurrera, gure sareko itzulpen tresnak atzemon dituan errakuntza batzuk (gehienbat estetikazko hutsak) zuzendu eta itzulpen horreek Googleen esku jarteari ekingo deutsagu.

Bai, ederki kostata baina lortu dogu azkenean! Android euskeraz proiektuko itzulpenak amaitu doguz! Hainbeste buelta eta denpora ostean ia urtebeteko lana izan da. Baina lan nekeza amaitu dala esan geinke. Hemendik aurrera, gure sareko itzulpen tresnak atzemon dituan errakuntza batzuk (gehienbat estetikazko hutsak) zuzendu eta itzulpen horreek Googleen esku jarteari ekingo deutsagu.

Hasierako bersino hau ez da perfektua izango, hori badakigu. Akatsak, ulertzeko gatxak diran berbak… topauko doguz. Beraz, behin lehen bersinoa martxan danean beta tester dalakoak eukitea ezinbestekoa izango da, hau da, lehen bersino hau probau eta euren eretxia emongo dabenak. Danagaz ezingo gara ados jarri baina azken erabiltzailearen esperientzia jakitea garrantzitsua izango da.

Gogoratu, itzuli dogun bersinoa dagoeneko zaharkitua dagoala: 4.1.1 bersinoa da, hain zuzen. Eta dagoeneko 4.3 bersinoa be eskuragarri dago. Beraz, behin oinarri hau hartuta, hurrengo bersinoak be itzultzeari ekin beharko deutsagu jarraian.

Besterik barik, hemendik aurrerako bidean be alboan izango zaituegulakoan, mila esker guztioi!!

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu