Kilometroak jaia domekan izango da,Tolosako Laskorain ikastoleak antolatuta

Bizkaie! 2013-10-04 12:00   Euskerea berbagai

Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jai handia hemen da. Tolosako Laskorain ikastoleak egitarau ederra atondu dau domekarako, betiko lez, musikea, jantzea, jana eta edana gura beste izango dira egun osoan.

Kilometroak Gipuzkoako ikastolen jai handia hemen da. Tolosako Laskorain ikastoleak egitarau ederra atondu dau domekarako, betiko lez, musikea, jantzea, jana eta edana gura beste izango dira egun osoan.

Ahora! lemapean euskerearen ezagutzea garrantzitsua bada be, erabilerea behar-beharrezko dala nabarmendu nahi zian dabe antolatzaileek. Euskerea erabilteko makinatxu bat aukera izango dira domekan Tolosan. Bederatzi gune atondu ditue: Ikastola barria, Zabalarreta, San Blas baselizea, San Blas gunea, Zumardiaundia, Lizardi, San Esteban, Usabal ikastolea eta Usabal.

Musika eskaintza dotorea izango da, gustu guztietarako, besteak beste, Hesian, Anger, Igelaren banda, Vendetta, Skakeitan, Itziarren semeak, Gatibu, Gari, Gose, Dj Bull eta La jodedera taldeek joko dabe. Umeek be ez dabe kexarik izango; Txirri, MIrri eta Txiribiton pailazoek, Pirritxi eta Porrotxek eta Poxpolo eta konpainiak saioak eskainiko ditue. Ganera, puzgarriak eta buruhandiak be ekarriko ditue. Bestelako eskaintzea be topauko dabe bistariek: laguntza txakurren erakustaldia, kale antzerkia, segalariak, artisau azokea, jantzak, txarangak eta abar.

Domekan batutako diruagaz ikastetxearen azpiegituretan egindako inbersinoak bideratu gura ditue. Ikastoleak 1.539 ikasle ditu, baina urtero matrikulazinoak gora egiten dau. Ikasgelak txiki geratzen jakiez eta matrikulazinoen giorakadeari aurre egiteko lur eremu bat erosi dabe, beste hamar gela eregiteko.

Kilometroak 2013ko egitarau osoa, hemen.

Eta hemen bideoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu