'Gaur, euskerea praktikau. Bihar, euskeraz bizi!'

Bizkaie! 2013-10-03 15:30   Euskerea berbagai

Euskaltegietako matrikulazino kanpaineagaz batera, AEK-k mintzapraktika programetarako kanpaina barria jarri dau abian Gaur, euskerea praktikau. Bihar, euskeraz bizi! lemapean. Horrenbestez, 2013-14 ikasturtean mintzapraktika programa batean (Berbalagun, Mintzalagun, Mintzakide...), parte hartu nahi daben guztiek emon leikie izena Euskal Herrian diran 90etik gorako egitasmoren batean.

Ikasturte honetako kanpainearen protagonistak Mari Jose, Roberto, Estela, Luixe eta Uxue dira. Benetako berbalagun, mintzakide eta gurasolagunak. Lagun horreek ezagutzatik erabilerara igaroteko zubia hartu dabe. Oso ondo ezagutzen ditue mintzapraktika egitasmoak eta jenteak izena emon daian animetako, bideo hau sortu, eta are gehiago, bideo honetan parte hartu izan dabe.

Egitasmo honeetan euskera ikasleak, euskera ikasle ohiak, euskaldunak... hartu-emonetan jarten dira eta astean behin, talde txikietan alkartzen dira euskeraz berba egiteko. Praktikau ahala, ikasleak lotsea galtzen doaz eta euren euskera mailea hobetzen dabe. Hau guztia, giro onean eta doban! Gainera, ikastaroak, kultur ekitaldiak, irteerak, afariak... be antolatzen ditue. Azken finean, mintzapraktika egitasmoen helburua euskera ikasleei euskaltegitik kanpo euskerea praktiketako eta herritar danari euskeraz biziteko aukerea eskaintzea da, euskaldun sarea sendotzea eta hizkuntzearen erabilerea sustatzea.

Bestalde, hizkuntzearen transmisinoaren gakoa familia danez, Gurasolagun egitasmoa be martxan dago zenbait herri eta eskualdetan. Bertako guraso eta umeek euskeraz komunikau ez eze, ekintza osogarrietan parte hartzeko aukerea be izango dabe.

Dana da abantaila!

Mintzapraktika programetako partaideek Aizu!, Berria eta Argia merkeago jasoteko aukerea dabe. Horrezaz gan, Udako Euskal Unibersidadea UEUko ikastaroetan deskontua eta Euskal Herriko Unibersidadeko ikasleek aukera libreko kredituak lortu leikiez, bidaia eta egonaldietarako deskontuak...

Informazino gehiago eta izena emoteko hemen:

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu