Bilbon euskeraz egiteko makina bat jarduera eskainiko ditu Darabilbo egitasmoak

Bizkaie! 2013-10-02 12:03   Euskerea berbagai

Darabilbo. Erabili euskara Bilbon egitasmoa martxan ipini barri dabe Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak eta Bilboko Euskaltegien Sareak. Uriko auzune guztietan euskaldunei euskerea praktiketako aukera gehiago emotea da ekimenaren helburu nagusia.

Darabilbo. Erabili euskara Bilbon egitasmoa martxan ipini barri dabe Bilboko Udaleko Euskera, Gazteria eta Kirol Sailak eta Bilboko Euskaltegien Sareak. Uriko auzune guztietan euskaldunei euskerea praktiketako aukera gehiago emotea da ekimenaren helburu nagusia.

Urrian hasiko dira Darabilboren jarduerak eta abendura arte luzatuko dira. Ekintzok ikasleei, ikasle-ohiei, berbalagunei, eta orokorrean, euskaldun osoei, bideratuta egongo dira. Udala eta euskaltegiez gan, euskalgintzan dabilzan bestelako alkarteek be parte hartu dabe egitasmoan, berbarako Bilboko euskera alkarteak, Athletic Fundazinoa, konparsak, Bilboko Alondigea, Arte Eder Museoa edo Bilboko Guggenheim museoa.

Darabilbok 12 bat laguneko taldeak proponoduko ditu, alkarlanean eta doban auzoetan tailer eta ekitaldietan parte hartu, eta bide batez euskerea praktiketako. Halanda ze, trikot tailerrean, ezer ez dakienak kate itxurako bordaua eta puntu bajua egiten ikasiko dau, eta apurtxu bat dakitenek zorrotxu bat. Materiala bertan banatuko da. Kafea bertan egingo dabe, eta parte-hartzaile bakotxak jateko zeozer ekarri leike etxetik. Horrezaz aparte, hizkuntz jarrerak, portaerak eta lidergoaren inguruko lau mintegi egingo dira.

Ganera, dastaketa tailerra be egingo dira, pintxo tailer bat eta bost dastaketa tailer (lau garagardo dastaketa tailer eta bermut dastaketa tailer bat), hain zuzen be. Elkarteekin Mahaian egitasmoa zemendiaren 7an egingo da, eta Bilboko 8-10 alkartek bere ateak zabalduko ditue 12 laguni afara prestetako.

8 Aste, 8 Museo jarduerearen barruan, astero Bilboko museo bat ezagutzeko aukerea izango da. Kalderapekon eta Kafe Antzokian Euskara Party-ak egingo dira: triki-poteo baten ostean, parte-hartzaileek tribialean jokatzen, abesten, bikotea bilatzen eta abarretan ibiliko dira.

Bertan Bilbo Hiri ibilbideak egitasmoak Bertan Bilbo liburuan oinarritutako uri ibilbideak eskainiko ditu, XX. mendean euskarak eta euskalgintzak Bilbon izan dauen historia azaltzeko. 90 eta 100 minutu arteko ibilaldiak izango dira, Unamuno plazan hasi eta geldialdi batzuk egin ostean, Kafe Antzokian amaituz. Abando eta Abando-Ibarran zeharreko bizikleta martxa bi be atondu dira, Abando udalerriaren historia ezagutzeko.

Jantza tailerrak ez dira faltako. Jantzan eskarmentua daben zein ez daben personei zuzenduta egongo dira. Grabadu tailerrak Solokoetxe aldean dagoen La Taller espazioan egingo dira. Athleticekin berbetan jardueran, bestalde, 25 lagun Athleticeko emakume eta gizonen taldeetako jokalariekaz berba egiten aukerea izango dabe, Ibaigane jauregian, kafetxu bat hartzen daben bitartean.

Amaitzeko, abenduan izango dan Bertsolari Txapelketa Nagusiari begira, aurreko astean lau bertso-armozu eta meriendea egingo dira, txapelketearen nondik-norakoak ezagutzeko eta danok bertsotan egiteko.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu