Lan arloko eragileak be, 'Zatoz euskaltegira!' kanpaineagaz bat

Bizkaie! 2013-09-18 18:36   Euskerea berbagai

Euskaltegien sareak antolatutako Zatoz euskaltegira! kanpainaren barruan, lan arloko eragileek agerraldia egin dabe gaur Bilbon, Euskaltzaindiko egoitzan.

Euskaltegien sareak antolatutako Zatoz euskaltegira! kanpainaren barruan, lan arloko eragileek agerraldia egin dabe gaur Bilbon, Euskaltzaindiko egoitzan. Erkide kooperatiben federazinoa, ELA, LAB eta STEE-EILAS sindikatuek eta Ahize-AEK, Ekilore, Emun eta Artez hizkuntz aholkularitza enpresetako ordezkariek hartu dabe parte prentsaurrekoan.

Edozein hizkuntzaren normalizazio-prozesuak ardatz nagusi ditu, batetik, norbanakoak euskalduntzea eta, bestetik, espazioa euskalduntzea. Biak ala biak ezinbestekoak dira hizkuntza horretan normaltasunez bizi ahal izateko, Haritz Goikoetxearen berbetan.

Herritarrak euskalduntzegaz batera, euskerea erabilteko espazioak beharrezkoak dira, eta horreetako bat lan mundua da. Gure bizitzaren parte handi bat lanean emoten dogu eta beste parte handi bat beste inoren lanaz baliatzen. Lan munduaren euskalduntzeak herritarron eguneroko bizitzan dauen eragina azpimarratu nahi dugu gaurko agerraldian, adierazo dabe. Horregatik, garrantzi handia dauka arlo sozioekonomikoak beteten dituen milaka espazioetan euskereari lekua egiteak. Lan munduaren euskalduntzean pausu esanguratsuak emoteko sasoia heldu dala eta posible dala pentsatzen dogu, ganeratu dabe.

Euskalgintzeak ezin leike bere kontu lan mundua osoa euskaldundu, baina bai zeresana dabeneragile nagusien, enpresarien, langileen, kontsumitzaileen eta administrazinoen laguntziznoagaz. Lan arloa euskalduntzeko lehenengo baldintzea enpresari eta langileek lana euskeraz garatzeko gaitasuna izatea da.

Erkide federazinoan, 850 kooperatiba baino gehiago batzen dira, danetara 44.000 behargin. Lan munduan euskera ikastea eta erabiltea gure esku dago, adierazo dau Agustin Mendiolak. Langile bakotxak emon behar dau horretarako pausua, ganeratu dau, dakienak erabilten, eta ez dakienak ikasten.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu