Eusko Jaurlaritzeak akordio zabalak proposatu ditu euskerea burruka politikotik atarateko

Bizkaie! 2013-09-12 11:22   Euskerea berbagai

Planaren garrantzia nabarmendu dau Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, datozen urteetako hizkuntz planifikazinoa zehaztuko dauen esparru orokorra ezartzen dauelako. Edozein hizkuntzaren suspertze prozesuaren arrakastea bermatzeko hiru faktorek bat etortea beharrezkoa dala esan dau, hau da, lege esparru egoki bat, hizkuntza politika eraginkor bat, eta herritarren atxikimendoa edo aldeko jarrerea.

Patxi Baztarrika Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politika sailburuordeak hizkuntzen arloko eskubideak eta politikak burruka politikotik kanpo ixteko beharra nabarmendu dau, eta arlo honetan akordio zabalak lortzeko deia egin dau. Baztarrikak Euskerearen Erabilerea Sustatzeko Ekintza Plana aurkeztu dau Eusko Legebiltzarreko Euskara Batzordean.

Planaren garrantzia nabarmendu dau Hizkuntza Politikarako sailburuordeak, datozen urteetako hizkuntz planifikazinoa zehaztuko dauen esparru orokorra ezartzen dauelako. Edozein hizkuntzaren suspertze prozesuaren arrakastea bermatzeko hiru faktorek bat etortea beharrezkoa dala esan dau, hau da, lege esparru egoki bat, hizkuntza politika eraginkor bat, eta herritarren atxikimendoa edo aldeko jarrerea.

Hiztun guztien eskubideak errespetetea aukera bardintasuna bermatzea dala nabarmendu dau Baztarrikak; hori da, hain zuzen be, Euskerearen Legeak eta hizkuntza eskubideei buruzko nazinoarteko legeek egiten dabena: hiztun guztien eskubidedak maila berean errespetetea, eta hizkuntzen arteko desorekan hizkuntza ahulenaren erabilerea sustatu, desorekatik orekara bidea egiten joateko, azaldu dau.

Baztarrikak azaldu dau planaren helburu nagusia euskerearen erabilerea sustatzea eta indartzea dala, eta horretarako, herritarren atxikimendua baldintza ezinbestekoa eta giltzarria dala. Era berean, euskerearen normalizazino soziala bermatzeko eta euskal gizartean elebitasun orekatua lortzeko beharrezkoa neurriak zehaztea be aipatu ditu proiektuaren helburutzat. Besteak beste, denporan banakako eta gizarte mailako elebitasun orekatua sortuz eta mantenduz bakarrik bermatu daiteke gizartean edozein eremutan hizkuntzearen aukeraketa librea egiteko aukerea, eta, aldi berean, hizkuntzarengaitik inoiz inor baztertuko ez dauen gizarte bat eregi, azaldu dau.

Baztarrikak adierazo dau Euskadi banakako eta gizarte mailako elebitasun orekatutik urruti, bi hizkuntzen arteko oreka iraunkorra lortzea oraindino helburua izaten jarraitzen dauela. Elebitasun orekatu hori gizartean bizikidetza eta kohesinoa indartzeko tresna bat da.

Euskerearen etorkizuna bi edo hiru belaunalditarako bermatuta dagoala esan dau Baztarrikak, baina ezin dala gauza bera esan bere bizitasunaren inguruan; Jokoan dagoana euskerearen bizitasuna da. Danona dan ondare hori, danon hizkuntza izatea, eta ez euskerea bigarren edo hirugarren mailako hizkuntza izatera zigortzea, ohartarazo dau.

Planaren bidez euskerearen transmisinoa, erabilerea eta elikadurea lagundu nahi dira, eta helburu horregaz, euskerearen familia bidezko transmisinoan jarri dau atentzinoa, etxean ikasita euskaldunak diranak (% 80tik gora) euskerea gaztelania bezain beste edo gehiago erabilten dabela dinoelako datuek.

Erabilereari jagokonez, Patxi Baztarrikak nabarmendu dau euskerearen erabilereari ospea emoteko beharra dagoala. Gaur, zorionez, gero eta jente gehiagoren bigarren hizkuntzea da euskerea, eta gero eta jente gehiagorena izango da etorkizunean, hezkuntza sistemeari eta euskaltegiei esker, azaldu dau. Halan da be, euskerearen bizitasuna ez itzaltzeko, gero eta jente gitxiagoren lehen hizkuntzea izatea ebitau behar da, eta euskaldunek egunerokotasunean erabiltea.

Euskararen elikadureari jagokonez, euskerazko kalidadezko produktuak sortzeko beharra aitatzen dau planak, produktu horreen konsumoa indartu eta gehitzeko.

Jaurlaritzeak aurkeztutako agiriaren arabera, hizkuntza eskubideen tratamenduan progresibitatea modu egokian apliketea ezinbestekoa da. EAEko hizkuntz errealidade desbardinen aurrean, normaltzat eta eraginkortzat joten da zonaldeen arabera desbardintasunak izatea neurriak eta erritmoak ezartzerakoan. Baztarrikak zehaztu dau erritmo desbardinek eta progresibidadeak amaiera legez ikusi behar dabela etenbako aurrerapena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu