Android sistema eragileari buruzko dobako ikastaroa, UEU eta Asmozen eskutik

Bizkaie! 2013-02-12 17:17

Udako Euskal Unibersidadeak eta Asmoz Fundazinoak Android sistema eragileari buruzko on line ikastaroa antolatu dabe. MOOC (Massive Online Open Course) metodologiaren bitartez eskainiko da ikastaroa. Matrikulea doban da.

Udako Euskal Unibersidadeak eta Asmoz Fundazinoak Android sistema eragileari buruzko on line ikastaroa antolatu dabe. MOOC (Massive Online Open Course) metodologiaren bitartez eskainiko da ikastaroa, modu edegian, plataforma telematiko bidez, ordutegi barik eta filosofia parte-hartzailean oinarrituta, antolatzaileek azaldu dabenez.

Ikastaroa 10 ordukoa da, eta doban da, ganera. Zezeilaren 18tik apirilaren 31ra bitartean egin daiteke ikastaroa. Filosofia parte-hartzailean oinarritzen da eta asmo nagusia ikasleen arteko lankidetzea bultzatzea da. Bost atal nagusi ditu ikastaroak: Android sistemeari sarrerea; Android programazinoa: artearen egoerea (HTML5, multiplataforma, SDK); Programazinoaren oinarrizko kontzeptuak; SDK eta Eclipse: azalpena eta instalazinoa; eta, ade praktikoa: ariketak.

Hiru irakasle izango ditu ikastaroak: Iñaki AlegriaInformatikan doktorea, EHUko irakaslea eta UEUko kidea, Gorka Julio informatikaria eta teknologia berrietan aditua eta Unai Gorrotxategi informatikaria.

Ikastaroaren ganeko argibide gehiago, hemen.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu