Jeronimo Martin izango da Bilbao Distrito Jazz egitarauko lehenengo protagonistea

Bizkaie! 2013-02-12 16:41   Musikea

Jeronimo Martinen taldeak hasiko dau Bilbao Distrito Jazz egitarauaren 14. edizinoa barikuan, hilak 15, Begoñako udaltegian. Bertoko zein nazinoarteko musikariek joko dabe hurrengo hileetan, tartean, Kari Ikonenek, Mikel Ploug New Groupek eta Ander García Quintetek. Kontzertu guztiak doban dira.

Jeronimo Martinen taldeak hasiko dau Bilbao Distrito Jazz egitarauaren 14. edizinoa barikuan, hilak 15, Begoñako udaltegian. Bertoko zein nazinoarteko musikariek joko dabe hurrengo hileetan, tartean, Kari Ikonenek, Mikel Ploug New Groupek eta Ander García Quintetek. Kontzertu guztiak doban dira.

Zezeileko eta martiko bariku guztietan izango da hitzordua, 20:00etan. Hilaren 15ean Jerónimo Martín piano-jotzailearen taldeak Quinoa diskoa aurkeztuko dau Begoñako udaltegian. Hurrengo barikuan, hilaren 22an, Bilbao Distrito Jazz Errekaldeko udaltegira joango da, han Moog Indigo hirukotearen inpropbisazinoez gozetako aukerea eukiko dogu.

Martian, lau zuzeneko atondu ditue. Lehenengo kontzertua uan Pablo Balcazar musikari kolonbiarrak eskainiko dau, hilaren 1ean, Juan Crisóstomo de Arriaga Musika Konserbatorioan. Sei disko grabatu ditu talde buru izanda. Handik astebetera, martiaren 8an, Mikkel Ploug New Group tgalde danimarkarrak Bidebarrietako liburutegian izango dira. New Yorken bizi da, eta Bill McHenry, Kenny Wheeler, Mark Turner, Kresten Osgood eta Anders Christense musikariekaz jo dau.

Azkenaurreko emonaldia Otxarkoagako udaltegian egingo dau Kari Ikonen hirukote finlandiarrak, martiaren 15ean. Azkenengo saioa Ander García Quintetek egingo dau, hilarfen 22an, Solokoetxe institutuan. Ander Garcia baju- eta kontrabaku-jotzaile bizkaitarrak disk barria aurkeztuko dau.

Ikus-entzule askorik ez dauen jazz musikea uriko auzoetara zabaltzea da Bilbao Distrito Jazz ekimenaren helburu nagusia. Bilbaína Jazz Club alkarteak be parte hartzen dau egitarauan.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu