Bilbao Orkestra Sinfonikoaren 90 urteko historia irudiz irudi

Bizkaie! 2013-02-12 11:36   Kulturea

BOSen 90 urteko ibilbide luzea hurretik ezagutzeko aukerea parebakoa da Bilbao Orkestra Sinfonikoa 1922-2012 erakusketea, bertan makina bat argazki eta agiri batu ditue. Ganera, webgune berezia ipini dabe martxan, www.bos90.net. Bilboko Ondare Aretoan izango da erakusketea, apirilaren 24ra arte.

BOSen 90 urteko ibilbide luzea hurretik ezagutzeko aukerea parebakoa da Bilbao Orkestra Sinfonikoa 1922-2012 erakusketea, bertan makina bat argazki eta agiri batu ditue. Ganera, webgune berezia ipini dabe martxan, www.bos90.net. Bilboko Ondare Aretoan izango da erakusketea, apirilaren 24ra arte.

Erakusketako funtsak Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Bilboko Alkarte Filarmonikoa, Eresbi eta ABAO-OLBEren agiritegietatik hartu ditue. Argazki eta agiriez aparte, hainbat soinu-erregistro be entzungai dagoz. Bisitari guztiek banakako entzungailuak izango ditue, ekimenaren arduradunek jakinarazo dabenez.

Hiru atal nagusi ditu Bilbao Orkestra Sinfonikoa 1922-2012 erakusketeak: Ataria, 1922 eta Gertaera gogoangarriak. Lehenengo zatian, orkestreak 90 urteko historian gehien interpretau dituan musikagileak dagoz, eta orkestrako irakasle titularrak izan diranei gorazarre egiten jakie.

1922 atalean, BOSek 1922ko martiaren 8an emondako lehenengo kontzertuaren inguruko hainbat agiri erakusten dira, urte berean, Gernikan, Eusko Ikaskuntzaren III. Mundu Biltzarraren barruan, orkestreak Bilbotik kanpo egindako lehenengo emonaldiaren ingurukoak bere bai. Sasoi hareetako giroa ikusi daiteke txoko honetan, artea, zientzia, politikea eta abar. Bilboko Alkarte Filarmonikoak BOSen sorreran izan eban garrantzia azaltzen da. Orain dala 90 urteko agirien aurrez aurre, BOSen gaur egungo argazkia dago, 94 kideko orkestrea, hain zuzen be.

Hirurgarren atalean, 1936ko gerreak orkestran izandako ondorioak, partitura zaharrak, aparteko garrantzia izan daben irakaskeak, hasierako kontzertuetako iragarkiak, orkestrako emakumeak eta beste hamaika jazoera gogoangarri jaso ditue.

Ez ditue ahaztu BOSegaz hartu-emon estua izan daben edo orkestrearen inguruan sortutako musikagileak, besteak beste, Arriaga, Escudero, Guridi, de Pablo, Bernaola... eta gaur egu oraindino beharrean dagozanak jakina.

Erakusketaren haritik, www.bos90.net web gunea edegi dabe. Gune horretan erakusketaren edukiari buruzko hainbat zehaztasun ikusi daitekez, eta hainbat soinu-artxibotara sartzeko aukerea dago.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzunak

Genma sanchez 2013-02-19 09:30 Erantzuna | #1

Bisitatzeko gida batekin, zer egin behar dugu?
Genma Sanchez. Gabriel Aresti euskaltegia

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu