Alberto Barandiaran kazetaria, Hekimen alkarteko buru

Bizkaie! 2013-02-11 14:27

Hekimen Euskal Hedabideen Alkarteak Alberto Barandiaran kazetari altsasuarra aukeratu dau zuzendari. Hedabideen arteko alkarlana sakondu eta euskerearen hiztun komunidadeak behar dauen eredu komunikatiboa garatzeko sortu da Hekimen.

Hekimen Euskal Hedabideen Alkarteak Alberto Barandiaran kazetari altsasuarra aukeratu dau zuzendari. Euskal komunikabideetan esperientzia zabala daukala azaldu dabe, izan be Euskaldunon Egunkaria-n eta Berria-n ia hogei urten lan egin dau, eta hainbat hedabidetan kolaborau dau.

Hekimen alkartea hedabideen arteko alkarlana sakondu eta euskerearen hiztun komunidadeak behar dauen eredu komunikatiboa garatzeko sortu da. Orain urte bi abiatu zan egitasmoa, eta daborduko 50 aldizkari, eguneroko, irrati eta telebistak bat egin dabe. Hekimen osotzen dogun hedabideetan lan egiten dogunok -adierazo dabe- Euskal Herri euskalduna nahi badogu, komunikabide esparru indartsua behar dala uste dogu. Hurrengo urteetan, euskereak hedabideetan izango dauen presentziaren araberakoa izango da etorkizuna, ganeratu dabe.

Lau erronka nagusi ditu Hekimen alkarteak: alkarteko kideen hartu-emonak sendotu; diru laguntza publikoak erabagiten diran guneetan eragin eta hitzarmenaren beharra azpimarratu; publizidade instituzional eta komerzial bateratuaren aukerak aztertzea; eta, hedabideen behatokia sustatzea. Hekimen alkarteari esker, euskal komunikabideek ahots bateratua izango dabe gizartean eta erakundeen aurrean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu