The Black Keys taldeak lau Grammy sari irabazi ditu

Bizkaie! 2013-02-11 12:11   Musikea

The Black Keys taldeak lau Grammy sari irabazi ditu, bikote estatubatuarrak lortu ditu gehien, ganera. Fun eta Mumford & Sons taldeak be protagonista izan ziran Los Angeles uriko Staples Centerren.

The Black Keys taldeak lau Grammy sari irabazi ditu, bikote estatubatuarrak lortu ditu gehien, ganera. Fun eta Mumford & Sons taldeak be protagonista izan ziran Los Angeles uriko Staples Centerren.

Rck disko onena, rock abesti onena, rock interpretazino onena eta urteko ekoizle onena, horreek izan ziran Dan Auerbach eta Patrick Carney musikariek osotutako The Black Keys taldeak irabazi zituan sariak. Fun taldeak Grammy bi jaso zituan, bata We are young abestiagatik, eta bestea, urteko errebelazino taldea izateagaitik.

Dana dala, Mumford & Sons britainiarren saria izan zan ezuste handiena, izan be laukotearen Babel diskoa izentau dabe urteko onena. Hori da, hain zuzen, Grammy saririk garrantzitsuena. Adelek ez dau igaz besteko saririk hartu, baina bakarka egindako pop interpretazio onena berarentzat izan da.

Rihannak, Bruno Marsek eta Ziggy Marleyk saio berezia egin eben Bob Marleyren omenez. Whitney Houston eta Levon Helm be gogoan izan zituen sari-banaketa ekitaldian. Ganera, Beyonce, Jay-Z, Justin Timberlake, Jennifer Lopez, Kelly Clarkson, Pitubull eta Taylor Swift musikari eta taldeek be emonaldi eskaini zituen.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu