Logela Multimedia taldearen 'Anaki' lana, Bilboko Berreginen Museoan

Bizkaie! 2012-12-21 14:48   Kulturea

Bilboko Berreginen Museoak jarduera programa zabala izango dau Gabonetan. Logela Multimediaren Anaki iikuskizuna, umeentzako tailerrak, ipuin kontalariak, Ivan Ferreiro musikariaren kontzertua eta bisita gidatuak gehituko jakiez, beraz, aldi baterako Akropolis. Mito biziak eta Bilbao, zubiz zubi erakusketei.

Gabonetako egitarau berezia abenduaren 22an hasiko da. Logela Multimedia taldeak Anaki ikuskizuna eskainiko dau, 18:30ean. 3 eta 10 urte arteko umeei zuzendutako antzezlan multimedia motibatzaile eta dibertigarria da. Kotari errobotak urrun-urrunera hegaz egiteko kapaza da. Anakigaz batera, planeta ikusgarrietara helduko dira. Kontua da Kotarok txanponak behar dituela funzionetako, eta Anakik gogor egin beharko dau lan.

Erakusketa bi dagoz ikusgai orain Berreginen Museoan: Akropolis. Mito biziak eta Bilbao Zubiz zubi. Akropolian zehar ibilteko proposamena egiten deusku Akropolis. Mito biziak erakusketeak, Museoaren fondoetako eskulturak ardatz. Panateneen frisoa, metopak eta Partenoiko frontoien irudien parte bat, Gabiesen Diana, Zeus/Poseidonen burua edo Erekteioieko Kariatidea dira ikusgai dagozan lanetako batzuk.

‘Bilbao Zubiz zubi erakusketeak Jaime Gustavo Laítak egindako uriko zubi historikoen 19 maketa batzen ditu. 1300 eta 1902 urteen artean eraikitako zubiak dira. Pedro Telesforo de Errazquinek XIX. mendearen bigarren erdialdean Bilboko zubiei ateratako argazkiek osotzen dabe erakusketea.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu