ZoriON Gabonetako postalak egiteko aplikazino barria

Bizkaie! 2012-12-20 17:18

Ikastolen Alkarteak Gabonetako postalak egiteko aplikazinoa plazaratu dau, ZoriON. Android sistemarako egokitu dabe. Erabiltzaileak hondoak, personaiak eta testuak ditu aukeran, euskera, gaztelania, ingeles eta frantsesez.

Aplikazioa lortzeko Android sistema dauen telefono edo tableta behar da. Google Play gunetik deskargau daiteke doban oinarrizko bersinoa. Hemen eskainitako irudiak baino gehiago nahi badira, aparte ordaindu beharko dira.

Hainbat personai topauko doguz, aukeran, gure postaleko protagonista bihurtzeko: Olentzero eta Mari Domingi, Argitxo, Ttantto, Txirritx eta Xango, trikitilariak, neska-mutilak… Norbere argazkiak be erabili daitekez.

Belen Baztarrika, Iulen Azurmendi, Nerea Arregi, Igor Tellitu, Josu Igoa, Iker Torres, Aritz Trueba, Diana Lindsay, PhillBall eta Juanjo Respaldiza ibili dira ZoriON garatu dabe aplikazinoa.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu