Bertsolarien garunari buruzko albistea, Basque Research webguneko irakurriena

Bizkaie! 2012-12-20 14:45

Basque Research webguneak 2012. urtean argitaratutako albiste irakurrienen zerrendea egin dau. Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroaren bertsolarien gaitasunari buruzko ikerketea izan da irakurriena, hain zuzen be, 10.000 bisitatik gora izan ditu.

Basque Research webguneak 2012. urtean argitaratutako albiste irakurrienen zerrendea egin dau. Basque Center on Cognition, Brain and Language (BCBL) zentroaren bertsolarien gaitasunari buruzko ikerketea izan da irakurriena, hain zuzen be, 10.000 bisitatik gora izan ditu.

Elhuyar Fundazioaren webguneak euskal ikerketaren, garapenaren eta barrikuntzaren (I+G+B) arloko 525 albiste argitaratu ditu aurton. Bertsolarien 'gaitasuna' aztertuko du BCBLk artikuluaren ostean, Mutrikuko olatuen bidezko energia-instalazinoaren inguruko Energiaren Euskal Erakundearen albistea izan da bigarren irakurriena, eta Euskal Herriko Unibersidadearen saguzarren inguruko ikerketa bat, hirugarrena.

Basque Research webguneak unibersidadeetako ikerketa-taldeetan, zentro teknologikoetan, enpresen I+G sailetan nahiz bestelako erakundeetan egiten dan lana zabaltzen dau, bai maila lokalean, bai nazinoartean. Euskal ikerketearen sarea indartzeko asmoz sortu zan orain hamar urte.

Basque Research-eko albiste bakotxak 1.087 bisita jaso ditu, batez beste. 2012ko barrien % 37 unibersidadeetako barriemoileetatik etorri dira, % 36 zentro teknologikoetatik eta ikerketa-zentroetatik, eta %11 enpresetatik.

Azkenaldian, teknologia eta osasuna dira albiste gehien sortu dituen gaiak; enpresa- edo industria-gaiez eta ingurumenaz be asko idatzi dabe Basque Research-en erregistrautako barriemoileek.

Hemen, 2012ko Basque Research-eko hamar albiste irakurrienak:

1. Bertsolarien gaitasuna aztertuko du BCBLk
2. Mutrikuko instalazioak, olatuekin energia sortzen duen Europako lehen instalazio komertzialak, 200.000 kWh ekoitzi ditu urtebetean
3. Bechstein saguzarra, uste baino mediterraneoagoa
4. Zementu-enpresa handiek zementuaren sektorean nanoteknologia erabiltzeari buruz eztabaidatu dute Donostian
5. Ekarpena fusio nuklearraren egitasmoari
6. Dementzia duen pertsona bat erabakiak hartzeko gai den baloratzeko, neurologoen esku-hartzea behar da
7. Obesitateak ijito-etnian duen inpaktua aztergai
8. Dibortzioak, berez, ez dio kalterik eragiten haurrari
9. Gemsitec aplikazioa garatu du EDE Ingenieros-ek
10. BerbaTek: hizkuntza-, ahots-, eta multimedia-teknologiak praktikan

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu