Bilbao Voz Project, ahots-pedagogia arloko hutsuneak beteteko egitasmo barria

Nagore Ferreira Zamalloa 2012-11-22 14:29

Juan Carlos Garaiazabalek eta Bettina Aragonek Bilbao Voz Project ekimena aurkeztu dabe Bilboko Alondigan. Ahotsaren inguruan, hainbat arlotan (irakaskuntzan, arte eszenikoetan, osasunean eta abar) beharrean dabilzan profesionalak batu dira plataforma honetan. Urtarrilean Ahots-entrenemandua Diplomea eta Terapeutentzako Ahots-adierazpen Diplomea ikasketak ipiniko ditue martxan.

Juan Carlos Garaiazabalek eta Bettina Aragonek Bilbao Voz Project ekimena aurkeztu dabe Bilboko Alondigan. Ahotsaren inguruan, hainbat arlotan (irakaskuntzan, arte eszenikoetan, osasunean eta abar) beharrean dabilzan profesionalak batu dira plataforma honetan. 2013ko urtarrilean Ahots-entrenemandua Diplomea eta Terapeutentzako Ahots-adierazpen Diplomea ikasketak ipiniko ditue martxan.

Ahots-pedagogian dagoan hutsuneari erantzuteko asmoz abiatu da Bilbao Voz Project egitasmoa. Pedagogia tradizionalaren aldean, bestelako ikuspegia eskaintzea da euren helburua. Diziplina asko landuko ditue, beti be ahotsa ardatz, esaterako, gorputza, berbea, kantua, testua, foniatria eta psikoterapia prozesuak.

Orain hiru urte hasi ziran Ahots-entrenemandua Diplomea eta Terapeutentzako Ahots-adierazpen Diplomea atontzen, ondo jagon doguz, kontu handiz, nabarmendu dau Juan Carlos Garaiazabalek. Azterketa Bionergetikoan terapeutea da Garaiazabal, eta Ahots-irakaskuntzan aditua, Aragon.

Hainbat arlotako profesionalei zuzendutako ikastaroak dira, musikoterapeuta, aktore, psikologo, abeslari, irakasle, logopeda, musikari zein hizlarientzat. Dana dala, ahotsaren garapenean jakin-min berezia daukan edonork izango dau parte hartzeko aukerea, Bettina Aragonen esanetan.

2013an hasiko dira martxan ikasketak. Moduluka antolatu ditue, eta ikaslea bera iznago dabe ardatz. Eskola gehienak Portugaleteko Arteka gunean egingo ditue; akustikeari buruzkoak, barriz, Bilboko Eleiz Museoan garatuko dira. Mintegi berezi bi atondu ditue ganera, bata Aste Santuan eta bestea udan, biak Kultur Leioan.

Garaiazabalek eta Aragonek hartuko dabe eskolen ardura nagusia, baina laguntzaile bi eukiko ditue: José Tomé, Ur Teatroaren sortzailea, eta, Germana Giannini, Teatro della Voce-ko zuzendaria.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu