'3 kolpetan Freedom', Esne Beltzaren hiru urteotako emoitzea

Bizkaie! 2011-12-28 10:51   Musikea

Esne Beltza taldeak azken hiru urteotan egindako ibilbidea batu dau 3 kolpetan Freedom (Baga biga) lanean. Hamabost kanta eta hiru kontzertu jaso ditue CD-DVD barrian. Kanten artean, zortzi barriak dira, eta ganerakoak abesti zaharren bersinoak.

Esne Beltza taldeak azken hiru urteotan egindako ibilbidea batu dau 3 kolpetan Freedom (Baga biga) lanean. Hamabost kanta eta hiru kontzertu jaso ditue CD-DVD barrian. Kanten artean, zortzi barriak dira, eta ganerakoak abesti zaharren bersinoak. Abesti barrien moltsoan Mikel Laboa eta Joseba Sarrionandiaren Oroitzen zaitudanean sartu dabe.

Kanta barriek Balkanetako musikearen doinua dauke, izan be taldea eten barik aldatzen doa, musika barriak batzen eta kantakaz esperimentatzen. Egundo gelditzen ez dan makinea da Esne Beltza, taldekideek adierazo dabenez. Abestiez aparte, hiru kontzertu jaso ditue DVDan: 2009an Japoniako Fuji Rock jaialdian egindakoa, 2010ean Durangoko Plateruena kafe antzokian emondakoa eta aurten Donostiako portuan udan egindakoa.

Esne Beltza egunotan Polonia aldean dago, hilaren 31n hain zuzen be, kontzertua eskainiko dabe Wroclaw uriko Markatu plazan. Bueltan, hiru bat kontzertu egingo ditue Euskal Herrian: urtarrilaren 21ean, Elgoibarreko gaztetxean; hilaren 26an, Bilboko 7 Katu gaztetxea; eta, 27an, Ondarroako gaztetxean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu