Skatu talde nafarrak erritmo bizidun 'Izana izanen' diskoa kaleratu barri dau

Bizkaie! 2011-05-30 14:52   Musikea

Skatu taldeak bigarren diskoa kaleratu barri dau, Izana izanen (MusikHerria). Hamalau kanta kaso ditue lan barrian, euskeraz danak. Grabazinoa euren entsegu lokalean egin dabe, Asier Zudaireren zuzendaritzapean. Daborduko hasi dira diskoa aurkezten; hurrengo kontzertua bagilaren 5ean izango da, Iruñean.

Skatu taldeak bigarren diskoa kaleratu barri dau, Izana izanen (MusikHerria). Hamalau kanta kaso ditue lan barrian, euskeraz danak. Grabazinoa euren entsegu lokalean egin dabe, Asier Zudaireren zuzendaritzapean. Daborduko hasi dira diskoa aurkezten; hurrengo kontzertua bagilaren 5ean izango da, Iruñean.

Iruñerriko zortzi gaztek osotzen dabe Skatu: Ollo (bateria), Zapa (baxua), Ander (gitarrea), Garga (gitarrea), Ibai (gitarrea), Eneko (saxoa), Axier (tronpetea), Iban (tronboia) eta Pastor (ahotsa). 2007an hasi ziran abestiak idazten eta kontzertuak emoten, eta ordutik parau barik dabilz. Euskal Herritik kanpo be ibili dira, Italian eta Eslovenian, berbarako. Dana dala, taldekideek adierazo dabenez, bidea ez da erraza izan; izan be, 2008an Ibai gitarristea atxilotu eta kartzelaratu egin eben eta. Urte berean lehenengo diskoa, Zortziak bat!

Skaturen Izana izanen diskoan aldarrikapena eta kritikea dira nagusi. Parrandea biztu ez ezik, gaur egungo lokarturiko jentarte honetan kontzientziak astintzea be bada gure nahia, azaldu dabe nafarrek. Taldeak erritmo bizidun kantak atondu ditu, hainbat estilotakoak. Haize-tresnak nagusi badira be, rock eta punk doinuek tarte handia dabe, baina estilo jakin batean sailkatu barik.

Kantetan letrek pisu handia dauke: Palestinaren aldeko abestiak, torturearen kontrakoak, euskerearen aldekoak, edo presoen egoerearen ingurukoak, edo gaur egungo sistemearen aldaketea eta iraultza aldarrikatzen dabean bere bai. Umorea eta kritikea buztartzen ditue, esaterako, Nikasio eta Dolarren kolorekoa abestietan. Euren inguruko gaiek leku nabarmena dabe, Sexua sua edo Bizitzaren bideak-en agiri danez.

Domekan Iruñean jo ostean, beste lau zuzeneko ditu talde nafarrak: bagilaren 18an, Iruñeako Donibane auzoko jaietan; bagilearen 25an, Arizkunen; garagarrilaren 2an, Urretxuko jaietan; eta, garagarrilaren 3an, Heletan, Euskal Herria Zuzenean (EHZ) festibalean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu