Aramaion abiatu da Arabako Kuadriillarrteko Lehenengo Bertso Txapelketea

Bizkaie! 2010-02-22 09:43   Bertsolaritzea

Astegoienean, Izarra eta Aramaio izan ziran lehian. Gaia bakotxak bere herria eukalarik bertso politak entzun ziran. Aramaioren kasuan, gorriz jantzita, trikitixa, panderoa eta kajoiaren soinuagaz lagunduta 15 lagun ibili ziran kantuan. Izarrako taldean, baltzez jantzita, 3 lagun ibili ziran ederto asko bere herriaren barri emoten. Azkenean Aramaio taldeak irabazi eban lehiaketa honetako finalerdietarako txartela.

Aramaioko Marixeka alkartean egin zan txapelketeari hasierea emoteko antolatutako Zuia-Gorbeialde ligako lehenengo bertso kanporaketea. Etxeko taldeak, Aramaiok, preparautako afari goxoa jan ostean, Bertso Sorta Kolektiboen lehiaketeagaz hasi zan gaua. Lehiaketa hau taldekako bat-bateko bertso txapelketa honegaz batera ospatzen da. Hemen saio desbardinetan taldeek idatzizko bertsoak kantetan ditue eta irabazlea zuzenean finalerdietara pasauko da. Saio honetan Izarra eta Aramaio izan ziran lehian, bat-batekoan bezela. Gaia bakotxak bere herria eukalarik bertso politak entzun ziran. Aramaioren kasuan, gorriz jantzita, trikitixa, panderoa eta kajoiaren soinuagaz lagunduta 15 lagun ibili ziran kantuan. Izarrako taldean, baltzez jantzita, 3 lagun ibili ziran ederto asko bere herriaren barri emoten. Azkenean Aramaio taldeak irabazi eban lehiaketa honetako finalerdietarako txartela.

Ondoren bat-bateko saioa hasi zan. Etxeko taldean Manex Agirre, Andere Arriolabengoa, Iker Agirre eta Xabier Igoa ibili ziran kantuan, eta Idoia Beitia gaiak jarten. Kanpoko taldean, Izarra, Zigor Enbeitak, Alberto Martinez 'Betto'-k eta Unai Gomezek kantau eben.

Bat-bateko saioa nahiko azkarra eta alaia izan zan. Ale politak entzun ziran bi taldeen aldetik eta bertsozaleak gustora ibili ziran.

Orain, ligea hasita Elosu taldea sartuko da jokoan eta bai Izarra eta baita Aramaio, beraren kontra lehiatuko dira nor baino nor. Ligako bere saio biak irabazten dituana pasauko da finalerdietara, Aiara-Lautada-Errioxa eta Gasteiz ligetako irabazleakaz finaleko txartela lortzeko lehiara, eta talde bakotxak bana irabazi ezkero, bi saioetako puntuazinoak gehituta puntu gehien eskuratu dituana. Hau hasi besterik ez da egin...

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu