Bilbo, xakearen uriburu

Bizkaie! 2009-09-02 11:13

Xake Grand Slameko Maisuen Finala Bilbon jokatuko da irailaren 6tik 12ra bitartean, 2008ko Finala jokatu zan leku berean, hau da, Plaza Barrian jarritako kristalezko gela handian. Honeek izango dira aurtengo finala jokatuko daben jokalariak: Sergei Karjakin, Alexander Grischuk, Alexei Shirov eta Levon Aronian.

Xake Grand Slameko Maisuen Finala Bilbon jokatuko da irailaren 6tik 12ra bitartean, 2008ko Finala jokatu zan leku berean, hau da, Plaza Barrian jarritako kristalezko gela handian.

Honeek izango dira aurtengo finala jokatuko daben jokalariak: Sergei Karjakin, Alexander Grischuk, Alexei Shirov eta Levon Aronian. Maisuen finalaz gan, beste hainbat ekintza, analisi eta komentariorentzako gunea, pantaila erraldoia, internet bidezko zuzeneko jarraipena eta beste hainbat ekintza egingo dira.

Maisuen final honetan jokalarien arteko burrukea eta ikuskizuna bermatzea helburu daben arauak bete beharko dira. 'Sofiako Araua' aplikauko da eta jokalariek ezingo dabe bardinketea adostu. Ganera, futbolean hain ezaguna dan puntuazino-sistemea erabiliko da, igaz mundu mailako txapelketa batean lehenengoz aplikautakoa eta nazinoartean 'Bilboko Araua' izenez ezagutzen dana: hiru puntu partidea irabazi ezkero eta bat bardindu ezkero.

Txapelketea Nazinoarteko Xake Federakuntzearen (FIDE) onespenagaz jokatuko da. Jokalariek 90 minutu izango ditue lehenengo 40 jokaldietarako eta beste 60 minutu partidea amaitzeko; 41. jokalditik aurrera, 10 segundu gehiago jasoko ditue jokaldi bakotxeko. Partidak 17:00etan hasiko dira Bilboko Plaza Barrian; azken egunean, barriz, 16:00etan.


www.bilbaofinalmasters.com

Maisuen finaleko partida guztiak txapelketearen webgune ofizialetan jarraitu ahal izango dira: www.bilbaofinalmasters.com eta www.ajedrezbilbao.com. Egindako komentarioen audioa be entzun ahal izango da, baita eguneroko partiden emoitzak, sailkapenak, argaziak eta bideoak ikusi be.


Plaza Barriko ekintzak

Plaza Barriak, final handiaz gan, beste hainbat ekintza eskainiko ditu:

• Taldekako Laguntasunaren I Txapelketa. 4 jokalarik osotutako taldeek irailaren 12an jokatuko dabe txapelketa hau goizeko 10etatik arratsaldeko 19:00ak arte.
• Bilboko Hiria — Bizkaiko Xake Federakuntza II Nazinoarteko Txapelketea. Irailaren 6, 7, 8, 10 eta 11an jokatuko da, egun bakotxean gehienez 100 jokalarik. Bertan 5 minutuko partidak jokatuko ditue. Danetara 6.000 € banatuko dira saritan.
• Umeentzako ekintzak. 17:30etik 19:30era artean 'Euskaltel Jolastokia' egongo da Plaza Barrian,gaztetxuenei zuzenduta.
• Xakearen BBK Eguna. Irailaren 9an, deskantsu egunean, gazteenei zuzendutako 'clinic' bat egongo da 17:30ean, Euskal Maisu Handien kontrako partidak. Gero, 19:00etan hasita, 'Xakea eta beste kirolak' izeneko berbaldia eskainiko da.
• Sari-banaketea eta amaiera-ekitaldia: irailaren 12an, zapatua, 20:30ean.

Ikusi argazki guztiak handiago

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu