Gizarte Zinema Zikloa hasiko da asteburuan Sopelan
2016-01-22 14:19 ZinemeaHainbat herrialdetako egoerea ezagutzeko balio daben kalidadezko bost film emongo ditue, zapatuan, urtarrilak 23, hasi eta maiatzera bitartean. Sopelako Udalak aurreratu dauenez, jatorrizko bersinoan eta euskerazko azpitituluakaz emongo dira pelikulak. Hasteko, lehenengo saioan Fenix 11-23 kataluniarra emongo dabe.
Hainbat herrialdetako egoerea ezagutzeko balio daben kalidadezko bost film emongo ditue, zapatuan, urtarrilak 23, hasi eta maiatzera bitartean. Sopelako Udalak aurreratu dauenez, jatorrizko bersinoan eta euskerazko azpitituluakaz emongo dira pelikulak. Hasteko, lehenengo saioan Fenix 11-23 kataluniarra emongo dabe.
Zinema komertzialenaren begiradatik kanpo geratu ohi diran herrialdeak eta bertako errealidadeak herritarrei hurreratzea da Gizarte Zinema Zikloaren helburua. Alkartasuna, emakumeen egoerea, justizia soziala eta beste balore batzuk lantzen ditue. Film guztiak kalidade handikoak dira eta nazinoarteko jaialdietan sariak irabazita dagoz Berlinalen, Donostian, Sundance-n eta abar.
Lehenengo saioa zapatuan, urtarrilak 23, izango da. Joel Joan eta Sergi Lara kataluniarren Fenix 11-23 filma emongo dabe. Katalanaren alde egiteagaitik terrorismoa leporatu eutsien 14 urteko mutil baten istorioa kontetan da. Zezeilaren 20ko saioan, Palestina izango da protagonistea, Sylvain Estibal-ek zuzendutako Le Cochon de Gaza arabierazko filmaren bidez.
Martiaren 12an, arabierazko beste film bat ikusi ahal izango da, kasu honetan Etiopian kokatua: Zeresanay Berhane eta Angelina Jolie-ren Difret. Apirilaren 16an Italiara begira ipiniko ditu ikusleak Valeria Golinoren Miele zinteak eta, zikloa amaitzeko, Costa Gavrasen pelikula bat ikusi ahal izango da Sopelan: Le Capital. Maiatzaren 14an emongo dan film horrek Europako errealidadea aintzat hartzen dau eta frantsesez eta ingelesez dago.
Zikloko film guztiak Kurtzioko Kultur Etxean izango dira, danak 20:00etan. Bersino originalean emongo diran arren, Sopelako Udalak gogoratu eragin dau euskerazko azpitituluak ipiniko dituela.
Trailerrak:
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!