‘Amama’ filmaren zuzendariak jasoko dau aurten Enba sindikatuaren ‘Baserritarron Laguna’ saria
2015-12-30 09:57 ZinemeaAmama filmaren zuzendaria dan Asier Altunak jasoko dau aurten Baserriton Laguna saria, Euskal Nekazarien Batasunaren (ENBA) eskutik, haren produkzinoan baserri mundua, euskal tradizinoak eta landa kulturea goraipatzeagaitik.
Amama filmaren zuzendaria dan Asier Altunak jasoko dau aurten Baserriton Laguna saria, Euskal Nekazarien Batasunaren (ENBA) eskutik, haren produkzinoan baserri mundua, euskal tradizinoak eta landa kulturea goraipatzeagaitik.
Gure gizarte urbanoan eta uriko bizitzan baserriak egiteko garrantzitsua dauka oraindino. Idea hori agirian jarten dau Altunak bere filman eta eskertzekoa da, adierazo dabe Enba sindikatuko kideek.
Nekazarien alkarteak bigarren aldiz eskainiko dau Baserritarron Laguna saria. Ekimena aurreko urtean jarri zan martxan eta saria Jaime Zubiak jaso eban Baserria irratsaioan egiten dauen lanagaitik. Aurten, Enbak bultzada bat emon nahi izan deutso proiektu honi uriko gizartea eta baserri mundua geroz eta gehiago urruntzen eta bereizten doazela ikusita.
Kontuak kontu, emonaldia urtarrilaren 31n izango da Urnietan, sindikatuaren biltzar orokorraren ospakizunean zehar. Bertan, Enbako kideek persona edo alkarte jakin batzuek nekazaritzearen alde egunero egiten daben lana eta esfortzua goraipatuko dabe.
Erantzun
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!